Amaitu da Interjaiko lehen fasea

17.12.2019 | 14:58
Mandagaran eta Zuloaga.

Amaitu da Interjaiko lehen fasea eta azkenean Zuloaga eta Urielek lortu dute finalerdiak jokatzeko geratzen zen azkeneko txartela. Ostiralean Berriatuan azkeneko jardunaldia jokatuta, Laloo eta Manci zuzenean finalera sailkatu dira. Antxon-A.Elkorobarrutia, Aaron-Manci eta Zuloaga-Uriel, berriz, finalerdietara.

GAIZKA-M.ELKOROBARRUTIA 1 ANTXON-A.ELKOROBARRUTIA 2 (14-15, 15-12 eta 3-5)
Ohorea zegoen jokoan partida honetan, izan ere Antxon eta Aitor Elkorobarrutia finalerdietarako sailkapena lortuta zeuden, eta Gaizkak eta Mikel Elkorobarrutiak ez zuten aurrera egiteko aukerarik. Lehen jokoa orekatua izan zen, markagailuan gorabeherekin. Une askotan berdeak aurretik izan ziren, baina gorriak 14-12 sartu ziren azken txanpara. Hala ere ez zuten bukatzen asmatu, eta lehen puntua Antxonek eta Aitor Elkorobarrutiak eraman zuten. 2-0, 2-2, 2-7, 3-7, 3-8, 5-8, 5-9, 7-9, 7-11, 10-11, 10-12, 12-12, 14-12, 14-14 eta 14-15.

Bigarren jokoan berdintasunak bosgarren tantora arte iraun zuen. Gorriek zuloa egin zuten, eta markagailuan ihes egin zuten, eta oraingoan bai, oraingoan asmatu zuten jokoa bukatzen, garaipena lortu eta neurketa berdintzeko. 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 2-3, 3-3, 4-3, 4-4, 5-4, 5-5, 6-5, 6-6, 9-6, 9-7, 10-7, 10-8, 14-8, 14-12 eta 15-12.

Kitarakoa oso berdintsua izan zen, eta azkeneko bi tantoetan erabaki zen auzia. 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 3-3, eta 3-5.

ZULOAGA-MANDAGARAN 2 ARBE-IBARLUZEA 1 (10-15, 15-14 eta 5-4)
Partida erabakiorra zen hau, irabazlea finalerdietara sailkatuko zelako. Gorrien aldetik Uriel falta zen, eta bere lekua Mandagaranek bete zuen. Urdinen aldetik Etcheberry falta zen, eta bere lekua Arbek bete zuen. Lehen jokoa urdinena izan zen. Bi atzelariak atzean lan handia egin zuten, baina aurrean Arbek hobeto amaitu zituen tantoak. Azkar egin zuten aldea gorriek, eta kudeatu ere ongi egin zuten lehen puntua lortzeko. 1-0. 1-1, 1-4, 2-4, 3-4, 3-6, 4-6, 4-8, 6-8, 7-10, 7-11, 8-11, 8-12, 9-12, 9-14, 10-14 eta 10-15.

Bigarren jokoa oso orekatua izan zen. Zuloaga askoz ere gehiago sartu zen jokoan, eta horrek aurkariei min handia egin zien. Emozioa ere ikaragarria izan zen, azkeneko tantora arte ez baitzen ezer ere erabaki. 1-0, 1-1, 3-1, 3-3, 4-3, 4-4, 6-4, 6-5, 7-5, 7-7, 8-7, 8-8, 9-8, 9-9, 10-9, 10-10, 12-10, 12-12, 13-12, 13-13, 14-13, 14-14 eta 15-14.

Kitarakoan urdinak hobeto hasi ziren, 1-3 aurretik jarriz, baina gorriek buelta eman eta 4-3 jartzea lortu zuten. Arbek berdinketa lortu zuen, baina Zuloagak amaitu, finalerdietarako txartela lortuz. 1-0, 1-1, 1-3, 3-3, 4-3, 4-4, eta 5-4.