Eibarrek langarekin ezin Unben

ellas liga Armaginak galtzaile izan ziren etxean Athleticen aurka (1-2)

26.09.2021 | 00:37
Eibartarrak, Arolaren gola ospatzen. Argazkia: LaLiga

Eibar1

Athletic2

EIBAR Malena, Ane Pérez, Queralt, Elba Vergés, Arene (Gantxegi, 80. m.), Aida, M. Rodríguez (Ane Campos, 69. m.), Carla Morera, Arola (Navarro, 69. m.), Bernabé (Ruth, 71. m.) eta Sheila (Irati, 80. m.).

ATHLETIC Quiñones, Naroa, Valdezate, Gimbert, Moraza, Azkona, Unzue, (Istillart, 92. m.) Oguiza (Itxaso, 65. m.), Lucia García, Yulema Corres eta Peke (Arana, 92. m.).

Golak 0-1, 26. min: Peke. 1-1, 38. min: Arola. 1-2, 88. min: Yulema Corres.

Epailea Peláez Arnillas. Txartel horiak: Ane Perez eta Sheila, eta Oguiza.

Jazoerak Unben jokatutako partida.

eibar – 88. minutuan jasotako golak ekidin zuen, Eibarrek Athleticen aurka ondo merezitako puntua eskuratzea Unben (1-2). Gorri-urdinek eta bizkaitarrek gol aukera ugari sortu arren, bisitariak finago aritu ziren atea zulatzerako orduan, etxekoek hiru baloi bidali baitzituzten aurkariaren langara.

Armaginek izan zuten partidako lehen aukera. Hasi eta hiru minutura, Quiñonesekin aurrez aurre zegoela, ozta ozta kanpora joan zen jaurtiketa egin zuen Arolak. Handik bi minutura penalti jaurtiketa gelditu zion Athletici Malena Mieresek. Eibarrek erantzun, eta Miriam Rodriguezen jaurtiketa langak salatu zuen. Halako batean, 26. minutuan, Ainize Bareak –Peke– aurretik jarri zuen Athletic. Aidak beste baloi bat ere bidali zuen langara, eta segidan lortu zuen berdinketa Eibarrek Arolaren bitartez.

Bigarren zatian Athleticek gol aukera gehiago izan zituen arren, Eibarrek ere arriskua sortu zuen eta Aidaren jaurtiketak hirugarrenez jo zuen langa. Bi taldeak gogor saiatu ziren garaipenaren bila, baina azkenean Athleticek desorekatu zuen markagailua 88.minutuan; gola Yulema Corresek sartu zuen buruz, Itxaso Uriartek jaurtitako korner batean.

Porrot mingarria gehiago merezi izan zuen talde armaginarentzat. Ana Junyenten neskek ostegunean Levanteren etxean izango dute puntuak berreskuratzeko aukera, igandean Rayo Vallecanoren aurka jokatzeko berriz ere Unbera itzuli aurretik.

Más información

noticias de noticiasdegipuzkoa