EDF LOGROÑO Tajonar, Ballester (Lundin, 77. min), Asantewaa (Elloh, 68. min), Vilakazi, Caracas (Pizarro, 46. min), Velázquez, Cazalla, Marín, Sayo, Fishley, Guehai (Valeria, 68. min).

EIBAR Malena, Aizpurua, Morera, Puyi (Aida, 85. min), Honoka (Gantxegi, 86. min), Noko, Arene, Jimena, Navarro (Arola, 45. min), Campos (Mar, 71. min), Sheila (Llompart, 72. min).

Golak 1-0, 47. min: Guehai. 1-1, 54. min: Arola. 1-2, 63. min: Morera.

Epailea María Romero. Gorria Areneri (m. 14) bigarren txartel horia erakutsita. Horia etxekoen Caracasi.

Eibarrek Liga Iberdrolan jarraituko du beste urte betez, Logroñori Las Gaunasen 1-2 irabazi ondoren. Iker Dorronsororen neskak hiru puntuak lortzeko helburuarekin zelairatu ziren, eta ia partida osoa jokalari bat gutxiagorekin jokatu arren, lortu zuten.

Partida aldapa gora jarri zitzaien armaginei 14. minutuan epaileak Arene Altonaga kanporatu zuenean. Lehen zatian, gorri-urdinek lan bikaina egin zuten defentsan, eta kontraerasoan ezustean harrapatzen ere saiatu ziren. Abagune argienak luzapenean iritsi ziren, baina Logroñoko atezainak ongi gelditu zuen Ane Camposen jaurtiketa. Minutu bat geroago, Carla Moreraren errematea ere bikain saihestu zuen.

Lehen zatian hutsean amaitu zen. Baina 46. minutuan Guehairen gol bati esker etxekoek aurreratze lortu zuten. Armaginek ez zuten etsi, eta 52. minutuan Arolak sartu zuen markagailua berdintzeko gola. Inolaz ere, Dorronsororen neskek garaipena nahi zuten, mailari behin betiko eusteko. Eta egindako lan bikainari esker bigarrena ere sartu zuten 64. minutuan; Nokok baloia lapurtu eta Carla Morerak sartu zuen gol erabakigarria.