Puntuak lortzeko aukera ederra galdu zuen atzo Eibarrek Valentziaren zelaian, eta 4-2 galdu zuen azkenean. Iker Dorronsorok entrenatutako neskak markagailuan aurreratu egin ziren 12. minutuan Arolak sartutako golari esker, Thembik kontraerasoan egindako banakako jokaldi eder baten ostean. Minutu batzuk geroago, etxekoek markagailua berdintzea lortu zuten Lina Salmiren jaurtiketa batekin.

Armaginek borrokan eta gol aukerak sortzen jarraitu zuten. Bigarrena atsedenaldia baino lehenago iritsi zen, 36. minutuan; Miriam Rodriguezek kontraerasoan sartutako golari esker Eibar aurretik zen berriro ere.

Armaginak nagusi zirela amaitu zen lehen zatia. Atsedenaldiaren ostean, etxeko taldeak lehia berdindu zuen berriz 53. minutuan Asun Martinezek sartutako golari esker. Gipuzkoarrek ez zuten etsi, eta borrokan jarraitu zuten berriro aurretik jartzeko asmoz. Aukerarik garbiena Thembik izan zuen 78. minutuan, baina Noelia Gil Valen-tziako atezaina buruz burukoa zapuzteko gauza izan zen.

Hurrengo jokaldian Asun Martinezek gola sartu zuen berriz, etxeko taldea markagailuan aurreratuz, eta 89. minutuan beste bat sartu zuten valentziarrek .

Beraz, Iker Dorronsororen taldea punturik gabe itzuliko da Antonio Puchades zelaitik.

Hala ere, taldeak oso irudi ona eman zuen, defentsan presio handia eginez eta gol aukera ugari sortuz.

VALENCIA Noelia Gil, Esther (B. Beltran, 81. min), M. Jimenez (C. Cubedo, 81. min), Pujadas, M. Carro, Sandra (Alejandra, 90. min), A. Torrodà, Bonsegundo (Kerlly, 46. min), Candela, Jansen, Salmi (Asun, 46. min).

EIBAR Noelia, Puyi, Maria (Arene, 66. min), Miriam (Ane, 66. min), Ruth, Carla (Aida, 66. min), Thembi, Arola (Charity, 89. min), Jujuba (Nerea, 34. min), Sara, Sheila.

Golak 0-1, 12. min: Arola. 1-1, 26. min: Salmi. 1-2, 36. min: Miriam. 2-2, 53. min: Asun. 3-2, 79. min: Asun. 4-2, 90. min: Jansen.

Epailea Elena Contreras (Madril). Txartel horiak: Pujadas, M. Carro, Jujuba, Sara, M. Jimenez, Arola eta Thembi.