iberdrola liga

Bi penaltik menperatu zuten Eibar Unben

08.11.2020 | 23:55
Thembi eta Iker Dorronsoro, hegoafrikarraren gola ospatzen. Argazkia: LFP

Eibar1

Real Madrid3

EIBAR Malena, Ruth Alvarez, Nerea Gantxegi, Esti Aizpurua, Queralt Gomez, Sheila Elorza (Kuki, 78. m), Carla Morera (Thembi Kgatlana, 59. m), Llompart (Arene, 56. m), Honoka Yonei, Ane Campos (Torrás, 58. m) eta Arola Aparicio.

REAL MADRID Maria Isabel, Ivana, Babett Peter, Robles, Jessica Martinez (Cardona, 47.m), Thaisa, Kaci, Olga, Kosovare Asllani, Corredera eta Sofia Jakobsson (Lorena Navarro, 91. m).

Golak 0-1, 47. min: Kosovare Asllani, penaltiz. 0-2, 55. min: Kosovare Asllani, penaltiz. 1-2, 65. min: Thembi. 1-3, 78. min: Cardona.

Epailea Martínez Martínez. Txartelak: Eibarko Llompart, Ruth Alvarez eta Mar Torras; bisitarien aldetik, Olga eta Maria Isabel.

Jazoera Unben jokatutako partida. Publikorik gabe.

eibar – Emakumezkoen Eibar taldeak bigarren porrota jarraian jaso zuen Unben atzo. Iker Dorronsororen jokalariek galdu egin zuten Real Madrid-en aurka, bigarren zatiaren hasieran penaltiz sartutako bi golekin partida ia erabakita geratu zelarik (1-3).

Lehen minutuetan jokoa oso parekatuta egon zen, eta Sheila Elorzak izan zuen eibartarren aukerarik onena atsedenaldira joan aurretik. Bigarren zatia hasi eta segituan egin zituzten bisitariek bi gol, eta Thembik armaginentzat aldea murriztu arren, Marta Cardonak ziurtatu zuen Real Madriden garaipena zurien hirugarren gola sartuta.