ATHLETIC De la Nava, Moraza (Sierra, 74'), Gimbert, Naroa Uriarte, Eunate, Unzué, Valdezate, Jone Ibáñez (Mariana, 66'), Erika (Cirauqui, 46'), Istillart (Nevado, 46') y Paula Arana (Monente, 61').

REAL Quiñones, Lucía, Tejada, Mendoza, Iraia (Nuria, 79'), Gemma (Itxaso, 86'), Franssi (Lareo, 86'), Maitane, Bárbara (Amaiur, 66'), Eizagirre y Palacios (Baños, 46').

Epailea: Rivera Olmedo. Txartel horia erakutsi zien Eunate eta Naroa Uriarte zurigorriei, eta Realeko Tejada, Maitane eta Amaiur jokalariei.

Penalti jaurtiketak: 1-0, Vanesa Gimbert. 1-1, Nuria. 2-1, Marta Unzue. 2-2, Amaiur. 3-2, Cirauqui. 3-3, Itxaso Uriarte. 4-3, m. Leire Morente. 4-4, Manu Lareo. 5-4, Nerea Nevado. 5-5, Nuria Mendoza. 6-5, Cerro. 6-6, Ana Tejada. 7-6, Valdezate. 7-7, Lucía Rodríguez. 7-7, Eunate Arraiza (Quiñonesen geldiketa). 7-8, Leire Baños. Gorabeherak: X. Euskal Herriko Koparen finala. Amorebieta-Etxanoko Urritxe zelaian jokatutako partida, publikorik gabe.

- Euskal Herriko Koparen ia final osoan zehar, Natalia Arroyoren jokalariak Athletic baino gehiago izan ziren; bolada batzuetan, batez ere bigarren zatian, gipuzkoarrek aukera bat bestearen atzetik sortu zuten, baina ezin euren erremateak gol bihurtu. Hala ere, partidako azken erremate arrisku-tsua Athletic-ek egin zuen, baina Quiñonesen geldiketa onak Valdezatek zuri-gorriei garaipena ematea eragotzi zuen. Horrela, partida golik gabe amaitu zen eta titulua hamaika metroetatik erabaki behar.

Realeko zein Athletic-eko jokalariek eraginkortasun handia erakutsi zuten jaurtiketa erabakigarrietan, eta talde bakoitzak lehen zazpi jaurtiketak sartzea lortu zuen. Zortzigarrenean, ordea, Mariasun Quiñonesek Eunate Arraizaren jaurtiketa gelditu egin zuen, eta Leire Bañosek ez zuen bere jaurtiketan hutsik egin.

Beraz, Natalia Arroyoren jokalariek bigarren urtez jarraian irabazi zuten Kopa, iaz ere zurigorriei nagusitu baitzitzaizkien Garmendipen 3-0 irabazita. Talde txuri-urdinak, gainera, itxura ona eman zuen eta minutu askotan aurkaria menderatuta izan zuen, oso joko zuzena eta hegalekoen parte-hartze handia erakutsiz. Nahikarik ezin izan zuen jokatu, baina etorri berri diren Amaiur Sarriegik eta Sanni Frassi finlandiarrak txuri-urdinen erasorako oso lagungarri izan daitezkeela baieztatu zuten.

Garaipen honekin Realeko jokalariek animoak indartuta ekingo diote hamabost egun barru hastekoa den liga berriari.