Euskal Federazioak antolatutako Euskal Herriko Txapelketako sei finalistak larunbat honetan erabakiko dira Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan (18:00etan). Hamaika hautagai lehiatuko dira azaroaren 1ean Iruñean jokatuko den finalerako txartela lor-tzen.

Kanporaketan, besteak beste, Hodei Ezpeleta eta Iker Vicente izango dira aurrez aurre. Eibartarra izan da irabazle txapelketa ofizialaren azken bi edizioetan; Otsagabikoa, aldiz, Ezpala elkarteak antolatutako txapelketan parte hartu ondoren, bigarren mailako txapelduna izan zen iaz, eta bera da txapela irabazteko faborito nagusia. Finalean izateko lehiatuko direnen artean, honako hauek ere nabarmentzen dira: Xabier Zaldua 2022an bigarrena, Jokin Urretabizkaia, Basozabal –hirugarren izan zena–, Joxean Etxeberria eta Iban Resano, iaz ere finalerako txartela lortutakoak. Iaz bosgarren izan zen Luis Txapartegik ez du kanporaketan parte hartuko.

Hautagaien zerrenda osatuz, Bigarren Mailatik etorritako Julen Gabirondo urnietarra, eta David Naredo, Álvaro García, Xuban Kañamares eta Oier Kañamares plazaratuko dira.