Síguenos en redes sociales:

"Asko sufritzea tokatu den partida bat"

Ordiziako entrenatzailea den Iñigo Marotiasek bere jokalarien lana nabarmendu zuen

Alcobendasen kontrako norgehiagoka bukatu bezain pronto, Iñigo Marotias hunkituta agertu zen bere taldeak egindako lan ikaragarriagatik. Ordiziako teknikariak klubeko sare sozialetan nabarmendu zuenez, madrildarren kontrakoa, nahiz eta irabazi, "asko sufritzea tokatu zen partida bat" izan zen, baina jada El Salvadorreko partidara begira daude.