Ikuskizuna izan zen pasa den asteburuan Markina-Xemeinen eta Durangon jokatzen ari diren torneoetako norgehiagoketan. Markina-Xemeinen Elorrioren Oroimenezkoa ari da jokatzen, eta bertan goi mailako sei neurketa ikusi ahal izan ziren, eta horietako batzuk ia azkeneko tantora arte erabaki ez zirenak. Durangon ere Euskal Jaietako Torneoa abiatu zen, eta Ezkurdira joan ziren zaleek maila handiko neurketak ikusi zituzten. Datorren asteburuan, Markina-Xemeinen atseden hartuko dute, eta Durangon, berriz, lau neurketa jokatuko dira.

MARKINA-XEMEINGO ELORRIOREN OROIMENEKZO TORNEOKO EMAITZAK:

Antsola-Kirmen 30 Erkiaga-Unax 21

Mendi-Ander 30 Arakis-Lourido 29

Zuloaga-Elkoro II 20 Aaron-Atain II 30

Alex-Danel 30 Ibar-Azkarate 24

Tanburindegi-Ibarluzea 21 Hormaetxea-Etxebarrieta 30

Antxon-Aimar 30 Meabe-Mandiola 25

MARKINA-XEMEINGO ESKOLAKOEN EMAITZAK:

Uribe II-Maddi 29 Txanton-Gardoki 30

Erika-Arai 30 Uribesalgo-Peru 16

Ezpeleta-Elosegi 26 Jokin-Elortegi 30

DURANGOKO TORNEOKO EMAITZAK:

Urrejola-Azkarate 30 Urrutxua anaiak 18

Aaron-Adrian 30 Arbe-Mandiola 25

Antxon-Lekue 30 Aaron-Adrian 9

DURANGOKO TORNEOKO HURRENGO JARDUNALDIA:

Maiatzak 25, 18.00:

Urrutxua anaiak / Unax-Txomin

Arbe-Mandiola / Antxon-Lekue

Maiatzak 26, 12.00:

Kapela-Makoki / Alex-Danel

Patxi-Sanchez / Kosme-Aimar