Aurrera jarraitzen du Markina-Xemeingo Elorrioren Oroimenezko Torneoak, eta larunbat honetan bertan jarriko da abian Durangoko Euskal Jaiak Txapelketa.

Markina-Xemeinen, ostiralero bezalaxe, sei partida jokatu ziren, bina maila bakoitzeko, elite, helduen, eta gazte mailakoetan, eta orokorrean neurketa bikainak atera ziren, seitik bostetan amaierara arte iraun baitzuen emozioak.

MARKINA XEMEINGO MAIATZAK 10EKO EMAITZAK:

Ezpeleta-Gardoki 30 Pagaldai-Txurruka 25

Uribesalgo-Oinatz 11 Jokin-Elosegi 30

Zelaia-Alain 30 Eñaut-Iriondo 25

Alex-Danel 27 Aaron-Atain II 30

Ibar-Elkoro I 22 Zuloaga-Elkoro II 30

Meabe-Aimar 30 Antxon-Mandiola 25

MARKINA-XEMEINGO UNI PILOTALEKUA, MAIATZAK 17, 16.45:

Ansola-Kirmen / Erkiaga-Unax

Mendi-Ander / Arakis-Lourido

Zuloaga-Elkoro II / Aaron-Atain II

Alex-Danel / Ibar-Azkarate

Tamburindegi-Ibarluzea / Hormaetxea-Etxebarrieta

Antxon-Mandiola / Kosme-Manzi

Bestetik, pasa den igandean Markina-Xemeinen bertan jokatu ziren eskola arteko finalerdiak, eta emaiztak hauek izan ziren:

Astealarra-Intxausti 25 Erika-Arai 23

Lekue II-Goikoetxea 9 Bilbao VI-Argoitia 25

Zelaia-Elortegi 25 Ihart-Maialen 20

Javier-Ander 25 Arrasate-Danel 9

Arakis-Oier 30 Eñaut-Iriondo 29

Bestetik, larunbat honetan, Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan, bertako eskolako partidak ere izango dira 11.30ean hasita:

Urri II-Maddi / Txanton-Guerrero

Erika-Arai / Uribesalgo-Peru

Ezpeleta-Elosegi / Jokin-Elortegi

Torneoaren hasiera

Larunbatean ekingo zaio Durango Euskal Jaietako Torneoari eta hilabete bateko iraupena izango du, ekainaren 15ean amaituko baita. Partidak Ezkurdi pilotalekuan jokatuko dira, eta bertan helduen maila eta elite maila izango dira, eta jardunaldiko maila bakoitzeko partida bana izango da.

MAIATZAK 18, DURANGOKO TORNEOKO LEHEN JARDUNALDIA, 18.00:

Egoitz-Asier / Urrutxua anaiak

Arbe-Mandiola / Aaron-Adrian