Arrakastatsua izan da Bidarteko Pilotari Ttiki Torneoa
Arrakastatsua izan da beste behin Bidarten ospatu den Pilotari Ttiki. Eskualde ezberdinetako klubetako umeak izan dira bertan larunbatean eta igandean jokatzen, han ikusi dira zesta puntako etorkizuneko pilotariak, baina hori baino garrantzitsuagoa da, umeak zestan jokatuz gozatzen ikustea, eta horixe izan da.
Larunbatean eta igandean jendeak ere erantzun bikaina eman zuen, baina bereziki polita izan zen larunbat arratsaldean Bidarteko plaza librean egin zen desfilea. Bertan ziren ume guztiak euren kluba ordezkatuz, eta harmailak leporaino beteta ikustea, bikaina izan zen, oso irudi ederra utzi zuten.
Baina Torneo guztiek izaten dituzte irabazleak, eta honek ere izan ditu. 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoen artean, Markina-Xemeingo Landaluze eta Ulibarri izan dira irabazleak, eta bigarren sailkatuak, berriz, Bidarteko Kostakoak taldeko Tanner eta Dubourg.
2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoen artean A mailan, Noain taldeko Luengo eta Azpiroz izan dira irabazleak, eta bigarren sailkatuak, berriz, Markina-Xemeingo Maguregi eta Garitagoitia. B Mailan, berriz, Biarritz taldeko Antton eta Mikel Roca izan dira irabazleak, eta bigarren sailkatuak, berriz, Markina-Xemeingo Uriarte eta Etxaburu.
Más en Deportes
-
La Real Sociedad arranca el año sin Barrene y con los tres potrillos
-
Txema Olazabal recuerda sus comienzos en el golf: "Gracias a unas familias que eran socias del club"
-
La Real Sociedad despide el año en Zubieta con una intensa sesión
-
Victorias de Iraitz Arrospide y Fernanda Fleischmann en Donostia