Xisteraren eskutik jaio da Erreminta aldizkaria
Erreminta aldizkaria, pilota erremintak komunikabideetan duen hutsune hori betetzeko asmoz dator, jendeak jakin dezan euren berri. Aldizkari berri honek horiei denei egin nahi die lekua, txapelketa guztiei, jokamolde guztiei, denok batera eskutik hartuta bidea errazago egingo dugulakoan.
Erreminta debaldeko aldizkaria izango da, pilotaleku, trinkete eta pilota zaleen inguruko lekuetan banatuko da. Baina, etxean jaso nahi duenak, 40 euroren truke egin daiteke harpidedun, eta Xistera Lagun egiten baldin, bada, berriz, 30 euroren truke ere jasoko luke.
Xistera Elkargoaren beste ekimen bat da hau, beste aurrerapauso bat zesta punta eta pilota erreminta osoa biziberritze aldera. Horretan dabil azken urteetan, eta egindako lanaren fruituak jasotzen hasia da.
Más en Deportes
-
La Real Sociedad arranca el año sin Barrene y con los tres potrillos
-
Txema Olazabal recuerda sus comienzos en el golf: "Gracias a unas familias que eran socias del club"
-
La Real Sociedad despide el año en Zubieta con una intensa sesión
-
Victorias de Iraitz Arrospide y Fernanda Fleischmann en Donostia