Idoia Asurmendi Garcia (Aramaio, 2000). Duela bi urte hasi zituen Musika-pedagogia ikasketak Musikenen, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian. Egun Donostian bizi da. Idoia betidanik bizi izan da abestiz inguratuta, eta txikitatik hasi zen etxeko instrumentuekin jolasean. Institutuan ezagutu zuen Maria Oses poeta, eta halaxe jaio ziren bere lehen konposizioak. 2020an, lehen diskoa jantziko zuen taldea sortu zuen; 2021eko apirilaren 23an argitaratu du 'Ilun eta abar', bere lehen lana'Ilun eta abar. Aurreko udan abestirik argitaratu gabe, ahoz aho zabaldu zen gaztearen izena, eta sarrera guztiak agortzea lortu zuen kontzertu nabarmenetan, Jazzaldian, Txillida Leku Museoan edo Donostia Festibalean kasu.

Abesti bat:

'While My Guitar Gently Weeps' (The Beatles)

Musika talde bat:

Aramaioko The Clayton

Liburu bat:

'Fereka' (Maria Oses eta Libe Argoitia)

Film bat:

'La vida es bella'

Kultur espazio bat:

Tabakalera (Donostia)