Argiak berriro ere bere euskarazko komunikazio sariak banatu ditu ostiral honetan, oraingoan Usurbilgo Atxa Jauregian egin den ekitaldi batean, ehun bat lagun bilduta.
Guztira sei sari eman dira: Prentsako saria Jakin aldizkariari; Zergatik eta zertarako Joxe Azurmendi zenbaki bereziagatik; ikus-entzunezko saria Enarak dokumentalari; entzunezko saria Antxeta irratiari; Interneteko saria Inguma datu-baseari; eta kanpainaren saria Aroztegiko Elkartasun Komiteari.
Merezimenduzko saria, berriz, Bilboko Zenbat gara elkartearentzat izan da.