Etzakit taldeak sarrerak agortu eta bigarren kontzertua iragarri du Oialumen
Urtarrilaren 3an izango da, eta sarrerak ostiralean jarriko dituzte salgai eguerdiko 12:00etan
Etzakit musika-talde hernaniarrak beste kontzertu bat iragarri du Hernaniko Oialume Biltokian. Urtarrilaren 3an izango da urtarrilaren 5erako iragarrita zegoen kontzerturako sarrera guztiak saldu ostean. Horrela, taldeak 30. urteurrena ospatuko du.
Talde hernaniarraren itzulera ikusteko espektatiba hain handia zen, jende asko sarrerarik gabe gelditu zela. Ondorioz, bigarren kontzertu bat iragarri behar izan dute. Urtarrilaren 3ko kontzerturako sarrerak ostiral honetan jarriko dira salgai, 12:00etan, Oialumeren web orrialdean.
Xabier Solanok, Jon Mari Beasainek, Ander Barrenetxeak eta Aitor Zabaletak osatzen duten taldeak 2003an esan zion agur musikari, eta 22 urte ostean, bueltan dira Etzakiten 30. urteurrena ospatzeko.
Temas
Más en Cultura
-
Lola Young anuncia que se retira de los escenarios tras desmayarse en una actuación
-
Martxelo Rubio: “Cuando hice esta obra empecé a fijarme en cuánta gente está sola en la vida”
-
La Filmoteca Vasca proyectará 14 títulos clásicos hasta fin de año en su ciclo Klasikoak
-
La artista Nisa Goiburu repasa su más de medio siglo de trayectoria artística en Cristina Enea de Donostia