Euskal herritarrek iraganean zituzten mugak kontuan izanik, aurtengo Urmugak, zuzeneko musikaren eta mendi zeharkaldien bidez Euskal Herria josteko helburua duen ekimenak, San Juan de la Peñako monasterioraino iritsiko da aurten. Aragoiko erkidean kokatzen bada ere, orain dela mila urte Nafarroako erresumaren parte zen. Hain zuzen ere, Gipuzkoa -edo Ipuscoa- terminoa lehen aldiz aipatzen duen dokumentua, García de Acenáriz jaunak eta bere emazte Gaylak Altzoko San Salvador tenplua San Juan de la Peñako komunitate erlijiosoaren esku utzi zuen dohaintza testua da. Honekin, Urmugak bat egin du herrialdearen milurtea ospatzeko antolatu diren ekimenekin. Uztailaren 11tik 31ra ospatuko da bosgarren edizioa, Gorobel mendilerrotik Santa Graziraino. San Juan de la Peñako monastegian, ordea, uztailaren 26an egingo du geldialdia Urmugak, sei eguneko zeharkaldiaren ostean.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
