‘Irati’ pelikularen arte liburua kaleratu du Paul Urkijok
Monoteismoak aurrera egin ahala, euskal izaki mitologikoak ama-lurraren barnera itzuli ziren. Hori da, hein batean,Paul Urkijo zinemagileak Irati pelikula arrakastatsuan kontatu nahi izan zuena. Mito horiek guztiak –eta filmaren sekretu gehienak– lurpetik ateratzeko, egindako lanaren arte liburua kaleratu du Urkijok, Elkar, Bainet eta Ikusgarri Films-en eskutik, eta gaur, asteazkenarekin, aurkeztu du Donostian. Irakurleek, besteak beste, pelikularen kolore paleta, erabilitako euskara, lokalizazioak, kartelak, izaki mitologikoen diseinuak eta pertsonaien jantzien inguruko informazio xehetua jaso ahal izango dute.
Tras 'Irati' y 'Errementari', Paul Urkijo explorará las "leyendas nocturnas" en 'Gaua'
Estatu mailan horrelako lanik argitaratzen duen zuzendari bakanetakoa da Urkijo. Nazioarte mailan, aldiz, ohikoagoak izaten dira tankera horretako arte liburuak eta, batipat, fantasiazko generoari atxikitako zinemagileek egiten dituzte. Arabarrak aditzera eman duenez, halakoen oso zalea omen da eta etxeko liburutegian ba omen ditu hainbat, esaterako, Guillermo del Torok eta Peter Jacksonek haien lanen inguruan argitaratutakoak.
Bere kasuan, horrelako zerbait kaleratzeak erabateko logika duela iruditzen zaio Urkijori, hain zuzen ere, bere lan egiteko modua oso bisuala delako –Arte Ederretan lizentziatua da–. Gidoiak eta dosierrak prestatzerako garaian material grafiko ugari sortzen du eta, ondorioz, guzti horri bide eman nahi izan dio liburu honekin. Are gehiago, Errementariren inguruko marrazki eta dokumentu asko dituela aipatu du eta, agian, etorkizunean, Iratirekin egin duen bezala, bere lehen pelikularen artea ere emango omen du ezagutzera.
Temas
Más en Cultura
-
Vicco cerrará la semana con un concierto en Sagüés: "Mi objetivo siempre será conectar con los corazones de la gente"
-
“Grabar en Abbey Road es una ruina económica, pero nunca lo olvidaré”
-
Morodo estrena los conciertos de Sagües: "Volver a Donostia y encima en Aste Nagusia será muy especial"
-
El cuerpo y el espacio arquitectónico danzan en Tabakalera