Iñaki Beobide, Herri Gogoa diskoetxearen sortzailea, zendu da 89 urte zituela
Ez Dok Amairuko taldekideen lanak kaleratu zituen Herri Gogoa zigiluaren bidez.
Iñaki Beobide, Herri Gogoa diskoetxearen sortzaile, kultur eragile eta Euskaltzain urgazlea, atzo igandearekin zendu zen 89 urte zituela. Errenteriako Hilbeila Zentolengo beilatokian egongo da, bihar asteartea, 11.30ak arte.
1934an Zumaian sortua, gaztetatik euskal kultura sustatzeko lanetan aritu zen Beobide. Ez Dok Amairuko kideekin izandako harremanaren ondoren, Herri Gogoa diskoetxea sortu zuen 1967an. Zigilu horrekin bultzatu zituen euskal kantugintzaren haize berriaren inguruan zebiltzan autore ugariren lanak. Besteak beste, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lourdes Iriondo, Mikel Laboa eta Oskarbi taldearen diskoak argitaratu zituen Herri Gogoak diskoetxeak.
Euskal musikaren munduan murgildu aurretik, 50. hamarkadaren amaiera aldera, bere pasioa izango zen beste jarduera batean ere murgildu zen: antzerkigintzan, alegia. Donostiako Jarrai antzerki taldean ezagutu zituen, bestak beste, Ramon Saizarbitoria, Xabier Lete, Arantxa Gurmendi eta Juan Antonio Arozena. Beobideren zuzendaritzapean, Jarrai taldeak euskal antzerkigintzaren gai eta moldeak berritu zituen.
ETBren hastapenetan ere protagonista izan zen zumaiarra. Aholkulari lanetan ibili zen aurrena, eta, gerora, ekoizle lanetan jardun zuen. 2011n Argizaiola Saria luzatuta aitortu zion Durango Azokak Beobideri euskal kulturaren alde egindako ekarpena.
Temas
Más en Cultura
-
El actor Eduard Fernández, Premio Nacional de Cinematografía 2025
-
Jazzinema vuelve con una ficción sobre el mítico concierto que Keith Jarrett ofreció Colonia en 1975
-
Barbara Kruger en el Museo Guggenheim: textos que no dejan indiferentes
-
“No me creí que protagonizaba ‘El fantasma de la ópera’ hasta que hice la primera función”