Juan Ramon Madariagak bere azken poema-bilduma kaleratu du aste honetan Erein argitaletxearen eskutik. Bufalo guztiak izenburupean, Blas de Otero–Ángela Figuera Nazioarteko XV. Poesia Lehiaketan gailendu zen Madaragiaren obra. “Bizitzak nekatzen du”, hausnartu du autoreak. Hain zuzen ere, bufaloek bezala, bizitza ere zure gainetik pasa daiteke, aurretik eramaten zaitu, etorkizunari erreparatzeko astirik eman gabe. “Bizitza bufalo aldra bat bezalakoa. Aurrean bazaude, bufaloei ez zaio axola”, dio poetak.