Irati Irizar lazkaotarra, Igartza saridun berria
Dozena bat proiektu aurkeztu dira deialdira eta ‘Ilargi-kutsadura’ izenekoa hautatu du epaimahaiak
Irati Irizar lazkaotarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea, Elkar argitaletxeak atzo iragarri zuenez. 26 urte betetzen ditu Elkarrek, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek; deialdi honetan dozena bat proiektu aurkeztu dira, eta Ilargi-kutsadura izeneko eleberri proiektua irabazletzat jotzea adostu dute Aintzane Usandizaga, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek.
Sariak 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza, eta irabazlea Irati Irizar Alvarez izan da, 1990ean Lazkaon jaioa eta bertan bizi dena. Ingeniaria da ikasketaz eta hainbat lanbidetan aritu da: irakasle, haur-zain- tzaile, aholkulari, ingeniari. Literaturan, berriz, hauxe izango du lehenengo lana. Sari-ematea, atzo arratsaldean izan zen, hain zuzen ere eta ohitura denez, Beasaingo Igartza jauregian.
Argitaletxeak azaldu zuenez, Ilargi-kutsadura “nobela-proiektuak hainbat hari, giro eta pertsonaia lo- tzen ditu: Bardeako bazter lehorrak, bertan western filmak egiteko erabilitako dekoratuen hondarrak, OVNI edo OHE direlakoen ikuspenak, sekta bat, Bartzelonatik herrira ilusiorik gabe itzuli den gaztea, munduan batetik bestera dabilen emakume arrakastatsua… Horiek guztiak lotuko ditu nobela iradoki- tzaile bezain pertsonal honek”.
Temas
Más en Cultura
-
La Semana de Terror programa en su sección Animedon tres animes y un homenaje a los autores de ‘Doraemon’
-
Muere a los 35 años Baek Se-hee, autora de 'Quiero morir, pero también comer tteokbokki'
-
La Oreja de Van Gogh anuncia su gira tras el regreso de Amaia Montero
-
La Oreja de Van Gogh con Amaia tocará el 31 de julio en Donostia