Imanol Arregi Zubizarreta Iturbide pandero-jotzailea zendu da asteazken honetan, Urola-Kostako Hitzak aditzera eman duenez. Loiolan (Azpeitian) 1935. urtean jaioa, hamaika txapelketa irabazi eta beste hainbat erromeriatan ibilia izan da, batez ere Guillermo Aldalur Pikua, Felix Illarramendi Errota, Tomas Soraluze Epelde eta Iñaki Garmendia Laja soinuan zituela bikotekide. Trikitilarien manager bezala ere ibili zen 1970eko hamarkadatik aurrera. Bere lehen diska, Euskalerriko erromeria, 1972an grabatu zuen Enrike Zelaia soinu-jotzailearekin.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
