Donostia Kulturak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen dituen Donostiako Poesia eta Pentsamendua jardunaldien XVI. edizioa astelehen eta astearte honetan ospatuko da Hernanin eta Gipuzkoako hiriburuan.

Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategi idazleek jarri zuten martxan topaketa hau 2008an, Donostia Kulturaren laguntzarekin.

Aurtengo edizioan bi eguneko programazioa prestatu dute; datorren astelehenean Hernaniko Chillida Leku museoan, eta asteartean Donostiako Victoria Eugenia an-tzokiko Club aretoan. Jardunaldien kartela Imanol Larrinaga margolari durangarrak egin du.

Astelehenean, arratsaldeko seietan, Juan Kruz Igerabidek hitzaldia eskainiko du Chillida Lekun. Poesia errezitaldia ere izango da Aintzane Galardi eta José Fernández de la Sotarekin, Beñat Olanoren eta Jon Markusoren musika lagun dutela. Ekitaldirako sarrera doakoa izango da.

Asteartean, arratsaldeko zazpietan, Victoria Eugeniako Club Aretoan, Julen Apella, Nerea Arrien, Lierni Azkargorta, Martin Etxeberria, Juan Ramon Madariaga eta Mario Obreroren poesia errezitaldia eskiniko da, Jon Makusoren musikaz jantzita. Gonbidapenak Donostia Kulturaren webgunean eta, Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan jaso ahal izango dira ostiral honetako 11:30etik aurrera.