Bernardo Atxagak poesia eta prosaren arteko "artefaktu bat" kaleratuko du aurten
Euskaraz, galizieraz, katalanez eta gaztelaniaz argitaratuko du ‘Paradisuaren kanpoko aldea’ deituriko obra.
Hitzaldi, aurkezpen eta errezitaldiz betetako ibilbide oparoaren ostean, helduentzako fikzioarekin egin bezala, Bernardo Atxagak amaitu du Euskal Herrian publikoaren aurreko topaketekin ere. Horixe adierazi du idazleak gaur,Holaxe bizi da Xola liburua aurkezteko Koldo Mitxelena Kulturunean antolatutako prentsaurrekoan. Hain zuzen ere, kultur etxe horretan bertan iragan abenduan eskainitako poesia errezitaldiarekin esan zien asteasuarrak agur Euskal Herriko agertokiei. Esperientzia hura, ordea, ez da hutsala izango, ez horixe.
Atxaga Paradisuaren kanpoko aldea deituriko obra prestatzen ari da, poesia eta prosa uztartuko dituen “artefaktua”. Euskaraz, galizieraz, katalanez eta gaztelaniaz argitaratuko du aurtengo urtea amaitu aurretik. Koldo Mitxelenako errezitaldiaz gain, hainbat kartzelatan burututako poesia irakurketa eta azalpenetatik eratorritako sormen lanak ere jasoko omen ditu bertan. Idazleak “horrelako poema segida bat” izaterik nahi ez, eta horregatik kartzeletako, giro, pertsonaia eta esperientziekin nahastuko ditu. Aipatu duenez, horien artean, Martutenen “komikoa” bihurtu zen euskal literatura zaharraren inguruko hitzaldi bateko pasadizoa ere jaso omen du.
Bernardo Atxagaren ‘Xola’, “konbentzionalkeriaren” aurka umorearekin lehiatzen den txakurra
Temas
Más en Cultura
-
Ane Gabarain como Millán Astray, teatro sobre el 18/98 y otras audacias de dFeria
-
Los Óscar se retransmitirán gratis a todo el mundo por YouTube a partir de 2029
-
Miguel Ríos cancela el Concierto Solidario de Navidad de Super Amara por prescripción médica
-
Arte, fotografía y experimentación audiovisual, miradas de Tabakalera y Kutxa Fundazioa para 2026
