"Euskal Herriko historia euskaraz" irakurri ahal izateko ipuina
Bere nerabezaroko eta gaurko gaztetxoen jarreren arteko dikotomia azpimarratu du idazle euskaldunak euskararekiko
Dikotomia baten berri eman du astearte honetan Joseba Sarrionandia euskal idazleak Munduari bira eman zion ontzia, bere azken liburuaren aurkezpenean. Bere nerabe garaiko eta gaur egungo gaztetxoen jarrerak kontrajarri ditu, euskararen erabilerari dagokionez.
Frankismoaren garaian hazirik, “13, 14 urterekin errekuperatu genuen euskaraz egiteko gogoa” adierazi du. Ilusio handiz ekin omen zioten “euskara errekuperatzeari”.
Aldiz, “hona bueltatu naizenean”, atzerrian hiru hamarkada baina gehiago igaro ostean, kontrakoa sumatzea iruditu zitzaion; "13, 14, 15 urteko haur edo gazteek erdara ilusio itzelarekin errekuperatzen dutela”, alegia. “Kontraste horrekin harrituta nago”, aitortu du.
Bere liburua egoera horri begira dagoela baieztatu du, nerabeek “Euskal Herriko historia euskaraz irakur dezaten” egina.
Temas
Más en Cultura
-
Muere a los 79 años el actor británico Bernard Hill, conocido por 'El Señor de los Anillos' o 'Titanic'
-
Madonna convierte la playa carioca de Copacabana en la mayor discoteca del mundo
-
El centenario de un genio inabarcable: Néstor Basterretxea
-
Cientos de miles de fans de Madonna toman Río de Janeiro para su concierto gratuito en Copacabana