Nilofar Bayat, Giza Eskubideen Zinemaldiko irudia
Kirolari afganiarra izango da apirilaren 1etik 8ra ospatuko den 19. edizioaren protagonista
- Nilofar Bayat afganiar aktibista eta saskibaloi jokalaria izango da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 19. edizioko kartelaren protagonista. Apirilaren 1etik 8ra luzatuko da topaketa, Victoria Eugenia antzokian eta hiriko beste agertoki batzuetan.
Donostia Kulturak atzo ohar baten bidez jakinarazi zuenez, 2022rako hautatutako kartelak aurreko urteetako “ildo kontzeptuala” aldatu du, Euskadira bizitzera etorri eta Afganistanen “emakumeen eskubideen aldeko borrokalaria” izandako kirolaria protagonista izan dadin.
Nilofar Bayat neskatila zelarik erori zen bere etxean talibanen miliziak jaurtitako obusa, bere anaietako bat hil eta bera larri zaurituz.
Bide batez, Giza Eskubideen Zinemaldia antolatzen duen Donostia Kulturak, jakinarazi du dagoeneko zabalik dagoela “gazte epaimahaian” parte hartzeko izena emateko epea. 18 eta 30 urte bitarteko 90 bat lagunek osatuko dute epaimahai hori, eta hainbat herrialde zein jaialditatik etorritako eduki sozialeko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako filmik onena aukeratzeaz arduratuko da.
Programazioari dagokionez, aurtengo jaialdian haurrei eta gazteei zuzendutako hiru film proiektatuko dituela aurreratu zuen Donostia Kulturak: Zutik!, Tximinoen izarra eta Maixabel. Film luze horiek ikastetxeei eskainiko zaizkie, ikasgelan giza eskubideei buruzko lanketa egiteko.
Temas
Más en Cultura
-
“Durangoko Azoka etengabeko mugimenduan egon den arren, bere esentziari irmo eusten dio”
-
Rosalía y Bad Bunny, en la lista de mejores discos del 2025 del New York Times
-
EZAE celebrará una Fiesta Vasca del Cine para "acercar el cine vasco, europeo y en euskara" al público
-
Entusiasmo juvenil en un arranque multitudinario de la Durangoko Azoka