- Tolosaldea-Goierriko Gainditzen pertsona gorren elkarteak XII. nazioarteko zeinu hizkuntzako zinemaldia antolatu du Tolosan. Abenduaren 23an ospatuko da Leidor antzokian.

Goizeko 11.00etan hasita, XII. gor zinemaldian parte hartzen duten hamabi film laburren proiekzioa eskainiko da. Besteak beste, Alicia Sort zuzendariaren Aten; Santi Frigolaren Cronos; Berta Frigolaren Unic; Julien Bourgesen La Maynade; Raúl Ruizen El circle; Matthew Gumeyren The doll; eta Jorge Fernándezen Hay dos idiomas film laburrak proiektatuko dira.

Sari banaketaren ostean, bazkaria antolatu dute Tolosako Botarri jatetxean eta jarraian, Granadako Isabel de las Herasek hitzaldia eskainiko du Tolosako Kulturetxean.

Sarrerak salgai daude zor-tzi euroan eta Gainditzenen webgunean (www.gainditzentolosa.com) edo Facebooken bidez erosi ahal izango dituzte.