Musika Hamabostaldia | Galiziako Orkestra Sinfonikoa, "penintsulako orkestra sendoenetako bat"

20.08.2021 | 00:27
Gorka Miranda, Elisabeth Leonskaja, Dima Slobodeniouk eta Patrick Alfaya, atzo Donostian. Argazkia: J.C.

donostia– Galiziako Orkestra Sinfonikoa (OSG) zortzigarrenez etorri da gure artera, eta aurten gainera, 2013. urteaz geroztik zuzendari duen Dima Slobodeniouk errusiarraren eskutik.

Hitzordu bikoitzarekin itzuli da Donostiako Musika Hamabostaldira, atzo eta gaur Brahms, Rachmninov eta Tchaikovskyren lanak interpretatuko baitituzte Kursaal Auditorioan.

Errusia oso presente izan zen bart Kursaalen, OSGren lehen kontzertuan, Rachmninoven 1. Sinfonia eta Brahmsen 2. Pianorako Kontzertua eskaini baitzituzten; azken obra hori Elisabeth Leonskaja artista errusiarrarekin batera jo zuten, "Bere belaunaldiko piano-jotzailerik nabarmenenetako bat", besteak beste, New Yorkeko eta Los Angeleseko filarmonikoekin eta London Symphony Orchestrarekin solista gisa aritu izan dena.

Gaur gauez dute bigarren kon-tzertua, eta Easo abesbatza mistoa izango du lagun talde galiziarrak, Nänie eta Patuaren abestia taxu-tzeko. Brahmsek koru eta orkestrarako sortutako bi "bitxi" horiek, 15 minutuko iraupena dute, eta "emozio intentsitate handikoak" dira.

Hamabostaldiak, atzo, "Easo abesbatzen familia handiarekin izandako harreman luzea" azpimarratu nahi izan zuen; izan ere, urtero parte hartzen baitute jaialdian, "formaturen batean ala bestean".

Brahmsen ondoren, OSGk Tchaikovskyren "lanik ospetsuenetako batekin" amaituko du bere emanaldia, 5. sinfonia mi minorrean. Obra horretan, "bere laugarrenean jada garrantzitsua zen" patuaren ideia, "Pisu are handiagoarekin" ager-tzen da berriro.

Galiziako Orkestra Sinfonikoaren gaurko kontzertua 19.30ean hasiko da, eta bigarrena izango da, Hamabostaldiak abuztuaren 27a bitartean programatutako "kon-tzertu handien" artean.

carlos nuñez, arantzazun Donostiako musika-jaialdiak beste hitzordu bat izango du gaur Arantzazuko Santutegian. Carlos Nuñezek Ludwig van Beethoveni omenaldia egingo dio haren jaiotzaren 250. urteurrenean, musikari austriarrak berak konposatutako musika zeltako obrak, irlandar, eskoziar edo galestar doinu zaharretan oinarrituta interpretatuz. Musikari galiziarrarekin batera izango dira: Pancho Alvarez (gitarra eta harpa), Xurxo Nuñez (perkusioa), Jon Pilaztke (biolina) eta Isabel Perez Dobarro (pianoa). Eta artista gonbidatu gisa, berriz, Maria Berasarte abeslaria, Maria Ryan eta Martin Kortabarria (biolina), Garikoitz Mendizabal (txistua), Itsaso Elizagoien (trikitixa), Pello Ramirez (biolontxeloa), Alicia Griffiths (harpa) eta Oinkari Dan-tza Taldea.

Orkestrak Brahmsen 'Nänie' eta 'Patuaren abestia' eta Tchaikovskyren '5. sinfonia mi minorrean' piezako joko ditu gaurko kontzertuan


noticias de noticiasdegipuzkoa