mirarte

Jazzaldiak Chucho Valdes omenduko du

Eszenatokiei agur esango dien La Locomotora Negra ere jasoko du maila goreneko aipamena

03.07.2021 | 00:48
Chucho Valdés, en su actuación de 2011 en el Festival Internacional de Jazz de Getxo.

Donostia – Jose Jamesek eta Chucho Valdesek Arlo Parks eta Mulatu Astatke ordezkatu dituzte, jaialditik itzultzean berrogeialdia gordetzera behartuta zeudenez euren kontzertuak bertan behera utzi dituztelako .

Aurtengo edizioan, uztailaren 21etik 25era bitartean, guztira 60 kont-zertu eskainiko dira, horietatik 29 doakoak, eta oraindik ere covidaren aurkako neurriak oso presente direla.

Jazzaldiak bere 56. edizioko egitaraua aurkeztu zuen atzo, Jose James abeslaria eta Chucho Valdes piano-jotzailea zerrendara gehituta. Azken honek, gainera, Donostiako Jazzaldia saria jasoko du egindako ibilbideagatik, bere aita Bebo Valdesek orain ia 20 urte jasotako aipamen berbera.

Bi musikari horiek Britainia Handian bizi diren Arlo Parks eta Mulatu Astatke ordezkatu dituzte, euren kontzertuak bertan behera utzi behar izan baitituzte, Donostiako jaialditik itzultzean berrogeialdia gordetzera behartuta zeudelako. Aurten, besteak beste, gure artean izango dira, Brad Mehldau, Cécile McLorin Salvant, Sílvia Pérez Cruz, Kenny Barron, Dave Douglas, Noa, Jorge Pardo, Buika, Gonzalo Rubalcaba, Bill Fisher eta Marc Ribot.

Guztira 60 kontzertuk osatuko dute, horietatik 29 doakoak, oraindik ere covidaren aurkako neurriek baldintzatuko duten aurtengo edizioa. Miguel Martin zuzendariak aipatu zuenez, "guztiz apartekoa eta bikaina" izango omen da, "kalitate artistiko handikoa" eta "azken urteetako garrantzitsuenetakoa eta erakargarrienetakoa".

Chucho Valdesek Mulatu Astatke ordezkatuko du Trinitate plazan uztailaren 22an. Jazzaldiaren bigarren eguneko kontzertu horretarako sarrerak agortuta zeudenez, piano jotzaile kubatarra entzun nahi dutenek, bertan behera geratu den musikari etiopiarraren emanaldiaren itzulketarik gertatzearen zain egon beharko dute.

2003an Donostiako Jazzaldia saria aitari eman ziotenean Maira eta Rickard anai-arrebekin batera gurean izan zen Valdesi "afektua eta debozioa" zor dizkio jaialdiak. "Jazz latinoaz harago, musikaririk miretsienetako bat da, estilo guztietako musikariek eta zaleek errespetatzen duten ikonoa", azpimarratu zuen Martinek.

Kubatarra ez da, ordea, 2021eko saridun bakarra izango; izan ere, La Locomotora Negra big band kataluniarra ere omenduko baitute, aurten, bere 50. urteurrenean, azkeneko aldiz eszenatokietara igotzea erabaki dutelarik.

Programazioaren bigarren berrikuntza Jose James abeslari estatubatuar eklektikoa da; 2016an egin zuen debuta Jazzaldian, eta, orain, Arlo Parks ordezkatuko du Kursaaleko auditorioan, edizio honetako lehen egunean. Aurten, iaz bezala, hasierako Jazz Band Ball-a alde batera utziko da, Zurriola hondar-tzako doako kontzertuekin ordezkatuz.

Uztailaren 25ean amaituko den edizio honetarako sarrerak "abiada bizian" saldu dira Martinek esan duenez, eta dagoeneko agortuta omen daude Trinitate plazarako, Kursaaleko Auditoriumerako eta San Telmo museorako abonuak.

Jada ez dago sarrerarik Trinitate plazako Noaren, Brad Mehldau eta Bill Frisellen, eta Chucho Valdesen hiru kontzertuetarako; Sílvia Perez Cruzek Kursaalen eskainiko duenerako, eta San Telmoko Marcin Masecki, Marco Mezquida eta Iñaki Salvadorrenentzat.

56. Jazzaldia zortzi eszenatokitan banatuko da, esate baterako, Trinitate Plazako lehenengo egunean izango den Cécile McLorin Salvantek, atariko jardunaldi bat eskainiko du Chillida Lekun uztailaren 18an.

Gainera, estreinako aldiz, Donostiak Jazzeñe izeneko beste "jaialdi" bat hartuko du bere baitan; Madril, Zaragoza, Valentzia eta Malagatik pasa ostean, Victoria Eugenian eskainiko da zazpigarren edizioa. Hilaren 21etik 25era bitartean, Chano Dominguez Trío eta Espainiako jazza nazioartekotzea helburu duen SGAE Fundazioak ziklo honetarako hautatutako beste zazpi talde pasako dira bertatik.

Jazzaldiak iazko edukiera murriztuari eutsiko dio ordainpeko eszenatokietan; Kursaaleko terrazetako doako kontzertuetarako, berriz, bost aldiz handituko du edukiera, euskal talde gehiagori leku eginaz. Txikijazzari ere "bultzada" eman nahi zaio aurten, pandemiaren aurreko formatua berreskura dezan.

Jazzaldiak aplikazio bat ere sortu du, eta streaming bidez emango dituzten 18 artistaren kontzertuak bertan ikusi eta entzun ahal izango dira.

noticias de noticiasdegipuzkoa