- Hiru egunetan 3.600 pertsonak baino gehiagok sinatu dute Netflixek edukiak euskaraz emititzeko eskaera change.org plataformaren bidez. 2012-2016 urteetan iritsi zen Netflix hona eta telesailak eta filmak gaztelaniaz eta ingelesez ikus zitezkeen. "Euskara, eta, plataforma honen kontsumitzaile potentzial diren 800.000 euskal hiztunak kontuan hartu gabe", adierazi du taldeak.

Beste hizkuntza gutxitu ba-tzuetako norbanako, kolektibo eta eragileek ere egin die Netflixi edukiak euren hizkuntzan jartzeko eskaera eta enpresak erantzun die benetan eskaria balego eskainiko lituzkeela. Ekimen hau ez da ordea edukiak euskaraz eskatzen ari den bakarra. Disney Plus euskaraz emititzeko eskaera abendutik dago martxan.