- Aiako Luis Otamendi bertsolaria joan den larunbatean hil zen, 73 urte zituela, Bertsozale Elkarteak atzo jakinarazi zuenez, Otamendiri azken agurra gaur egingo diote, goizeko 10.00etan, Zarauzko beilatokian.

Otamendi anaiarekin batera hasi zen bertsotan familiaren Indargarate baserrian, lanean zenbiltzala Basarri entzuteko ohitura baitzuten. Nicolas Zendoiaren eskutik hasi zen plazetan kantari, eta debuta 1972an egin zuen Ordizian. Otamendik bi aldiz lortu zuen Euskal Herriko Txapelketan finalerdietarako sailkatzea 1986an eta 1989an. 1999an, Herriarteko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren estreinaldiarekin bat egin zuen bertsolarietako bat izan genuen; Gipuzkoako Txapelketetan ere parte hartu zuen, baita herrietako makina bat emanalditan ere.