- Euskadi Irratiko Osasun etxea irratsaioak irabazi du 2020ko Rikardo Arregi saria kazetaritza sailean. Arantza Arza kazetariak eta Felix Zubia medikuak jaso zuten saria atzo Andoaingo Bastero kulturgunean egin zen sari-emate galan. Arzak eta Zubiak igandero pandemiaren bilakaerari buruzko informazioa eskaintzen dute Osasun etxean eta bere lan dibulgatibo hori izan da, hain zuzen ere, epaimahaiak kontuan hartu duena. Bestalde, Egunean behin aplikazioa garaile izan zen Rikardo Arregi sarietako Komunikazio arloan. CodeSyntax enpresak garatutako sakelakoentzako jokoa da Egunean behin: erabiltzaileek egunero partida bakarra jokatzeko aukera dute eta bakoitzean proposatzen zaizkien hamar galderak ahalik eta azkarren erantzun behar dituzte. Irabazleek Xabier Laka artistaren eskultura eta 9.000 euroko saria eskuratu dute. Finalistak, bere aldetik, ez ziren esku hutsik joan; Lakaren serigrafia bat jaso dute. Argazkia: