Azpeitiko Antzerki Topaketeta urriaren 29tik azaroaren 20ra bitartean ospatuko da
Euskaraz ekoiztutako hamaika antzezlan ikusi ahalko dira
- Euskal Antzerki Topaketen 38. edizioak euskaraz ekoiztutako antzezlanak ekarriko ditu aurten ere Azpeitira. Aurtengoak irudi berrituarekin, kulturazaleen ohitureta moldatzeko hainbat aldaketekin eta ohi baino lehenago datoz.
Udaleko eta Kultur Mahaiko kideek igandean azoka plazan taularatu zen Hika konpainiaren Tonbola antzezlanaren amaieran aurkeztu zuten XXVIII. Euskal Antzerki Topaketen egitaraua (ikuskizunetarako sarrerak datozen egunotan jarriko dira salgai).
COVID-19ak baldintzatutako egoera berezian baina hilaren 29tik azaroaren 20ra bitartean ospatuko dira aurtengo Antzerki Topaketak Azpeitian. Guztira, haur, gazte eta helduei zuzenduriko hamaika antzezlan eta txontxongiloen erakusketa (tailerrak eta guzti) izango dira.
Nagore Alkorta alkateak adierazi zuenez, "euskara eta euskal kultura dira gure asnasgune. Eta bizi dugun egoera honek gogor jo du diziplina hau ere. Kolokan daude sortzaileak, ekoizleak, aretoak... hala ere, Udaletik hasieratik argi izan dugu, egoerak eskatzen dituen baldintza eta protokolo guztiak beteta, topaketak antolatuko genituela. Kultura sustatzen segituko dugu, kultura segurua egingo dugulako. Eta kulturzaleak zein kultur-munduko langileak ondoan izango gaituzte".
Alkatearen ustetan, Antzerki Topaketak egitea bezain garrantzitsua kulturak Azpeitian duen eredu propioa da: "Udaleko kultur langile, Kultur Mahai eta Kulturaz kooperatibarik gabe ezinezkoa litzateke kalitate honetako egitaraua pentsatzea, osatzea eta prestatzea".
Kultur Mahaiko lehendakaria den Olatz Pratek, berriz, esker eta babes hitzak izan zituen antzerkigile, kulturgile eta zaleentzat: "Kultur programatzaileek eta kulturgileek osatu dute beren lana, egoera zail honetan, herritarrok eman diezaiegun beharrezko babesa eta bete dezagun antzokia".
Edonola ere, aurtengo Euskal Antzerki Topeketak berritutako irudiarekin ere badatoz. Hala, "topaketen irudiari indarra eman asmoz", Soreasuko kultur sormen gunetik metro gutxira dagoen Abitaingo iturriaren irudia berreskuratu eta berritu da edizio honetarako, beti ere, "irudia bera ere ikusgarriagoa egiteaz gain, erreferentzialtasuna bilatzeko".
Eneritz Albizuk, Udaleko Kultura batzordeburuak, aurtengorako osatutako egitarauaren baitako berrikuntzak aipatu zituen: "Ordutegiak kulturzaleen ohituretara egokitu ditugu", azpimarratu zuen. Hala, helduen ikuskizunak "21.30ean beharrean, 19.30ean izango dira aurten". Horretaz gain, "hainbat eskari aintzat hartuta, umeen ikuskizunak igande arratsaldeetan beharrean larunbat arratsaldeetan" izango direla ere aurreratu zuen.
Bestalde, iaz abian jarritako ostegunetako sortzaile berrien Dinamoko emanaldiak ere bere horretan mantentzea erabaki dute, "iazko arrakastaren ondotik".
Egitarauri dagokionez, "kalitate handiko 11 euskal produkzio" ikusteko aukera izango da Azpeitian baina horietako bi aipatu nahi izan zituen Albizuk: "kulturgileei eta antzerkigileei bestelako espazio eta baliabideak eskaintzeko dugun konpromisoaren baitan, hainbat konpainiak egonaldiak egiten dituzte Soreasun urtean zehar, sortzen eta esperimentatzen. Eta bertan sortutako bi antzezlan estreinatuko dira topaketen baitan: Bonbom beltz konpainiaren Lanaz eta Xaharretaz eta Horman Poster konpainiaren Antigone edo ezetzaren beharra".
Urriak 29. Iraia Elias eta Amancay Gaztañagaren Matriuska (19.30ean Dinamoan). Helduentzat.
Urriak 30. Vaiven Produkzioak konpainiaren Erlauntza (19.30ean Soreasu antzokian). Helduentzat.
Urriak 31. ATX Teatroa taldearen Kaskarot (17.00etan Soreasu antzokian). Haur eta helduentzat.
Azaroak 1. Xake Produkzioak konpainiaren Fadoak entzuten zituen gizonak (19.30ean Soreasu antzokian). Helduentzat.
Azaroak 5. Tripak antzerki taldearen Urruna (19.30ean Dinamoa sormen gunean). Helduentzat.
Azaroak 6. Bonbon Beltz taldearen Lanaz eta Xaharretaz (19.30ean Soreasu antzokian). Helduentzat.
Azaroak 7. Mari de Jongh Teatroa konpainiaren Ikimilikiliklik (17.00etan Soreasun). Haur eta helduentzat.
Azaroak 12. Jon Ander Urresti sortzailearen Tribiz, baserri galdue (19.30ean Dinamoa sormen gunean). Helduentzat.
Azaroak 13. Horman Poster taldearen Antigone edo ezetzaren beharra (19.30ean Soreasu antzokian). Helduentzat.
Azaroak 14. Teatro Gorakada konpainiaren Pinocchio (17.00etan Soreasun). Haur eta helduentzat.
Azaroak 15. Eromen Produkzioak taldearen Guateke (19.30ean Soreasu antzokian). Helduentzat.
Azaroak 20. Sari banaketa. 38. Antzerki Topaketen hainbat une gogoratuz (19.30ean Dinamoan).
Azaroaren 1etik 15era arte Corrado Masacci-ren txotxongiloak. Goiz eta arratsaldez, Betharram aretoan (txotxongilo tailerrak egongo dira).
XXXVIII. Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak "kalitate handiko obrekin, irudi berrituarekin eta ordutegiak egokituta" datoz
Soreasu sormen gunean sortutako bi lan estreinatuko dira topaketen baitan: 'Lanaz eta Xaharretaz' eta 'Antigone edo ezetzaren beharra'
Temas
Más en Cultura
-
La gira de Bruce Springsteen aterriza en Europa: Donostia cuenta los días
-
Una gira de 12 conciertos ha batido los récords de Bruce Springsteen, Coldplay o Karol G.
-
La actuación de Melody en la semifinal de Eurovisión: esta ha sido la reacción de Europa
-
Eduardo Mendoza, Premio Princesa de Asturias de las Letras 2025