Donostia- ‘Inun baino alaiagoa izanen da', Ta zer ez da berdin abesti mitikoaren lelopean aurkeztu dute gaur Josu Zabala eta Garik, datorren irailaren 27an Bilboko Euskalduna Jauregian emango duten kontzertuaren berri. Guztira 2.200 sarrera jarri dira salgai eta gaur goizean 600 saldu dira. Talde gasteiztarrak 17 abesti joko ditu kontzertu berezi honetan, Gariren, Maldan Behera taldearen laguntzarekin. Hauetaz gain, lagunez inguratuko direla argitu dute baina ez dute esan zeintzuk izango diren.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
