Xabier Garatek artisauak ia 40 urte daramatza buruhandiak, erraldoiak eta eszenarako askotariko sorkuntzak egiten. Artisau-lana da berea, pieza bakarrak egiten baititu, luzaroan irauteko sortuak. Lanez lepo harrapatu dugu bere Irungo tailerrean, lan karga handiena Euskal Herriko jaietakodenboraldian izaten baitu. Marrazkilari ona izaki, gaztetatik lan ugari egin dituespezialitate honi loturik. 1982an, kaleko animaziorako elementuak eta antzerkirakomozorroak fabrikatzen hasi zen, baina denbora gutxira, erraldoi, buruhandi eta antzekoak sortzen ere hasi zen, eta horretanjarraitzen du orduz geroztik, Oiartzunen lehenik eta Irunen ondoren.
Laster Irungo San Martzial jaiak hasiko dira;zu bertakoa izanda, nolakoak izaten dira aurrekoegun hauek?
Guretzako jaietako denboraldi potoloa Urduñako Otxomaio jaiekin hasten dela esatendugu eta urriko azken jaiekin, Basaurikoekin,bukatzen da. Jaiak, batez ere, udan izaten diraeta lanak aurretik eginda izan behar ditugu.
Batez ere, Euskal Herri mailan lan egitea gustuko duzu, ezta?
Bai, bezeroa hurbil izatea gustatzen zaigu, tailerrera etorri eta lan prozesua ikus dezan,horrela bereziagoa izaten da eskatzen dutenproduktu horri buruz egin dezaketen ideia.Hau ez baita erruz egiten den produktu bat,gero leku guztietara bidaliko dena inolakoloturarik eta estimazio zuzenik gabe. Orain,adibidez, Villabonarako zenbait lan egin ditugu, Lekeitiorako ere bai, eta gero, urte mordoa duten piezen konponketak egiten ibiligara.
Nola ikusten duzu sektorea Euskal Herrian?
Tira, nik inoiz ez dut sektoretzat hartu, konpetentziazko zerbait izango balitz bezala. Niretzako kale antzerki taldeen modukoa da, hauda, bakoitzak ezaugarri batzuk dituen produktu bat eskaintzen du eta gero jendeak erabakitzen du zein gustatu zaion gehien. Ez daproduktu komertziala, artisau-lana baizik.1982tik nabil honetan lanean eta estres handiko uneak izaten dira batzuetan; beste batzuetan, berriz, lasaiagoak, baina orain artenahiko ondo bizitzeko eman dit.
1982 urtean hasi zinela diozu, baina nondikdatorkizu ogibide bihurtutako zaletasun haueta nola ikasi duzu egiten duzuna egiten?
Bitxia da kontua, berez ez dagoelako honiburuzko ikasketa berezirik, nahiz eta ArteEderrak ikasten duen jendea egon eta gauzagarrantzitsuak egin. Nire kasuan, txikitatikabilezia izan dut marrazketarako, modelatzeko? baina inolako formaziorik gabe. Hasiginenean, herri kultura berreskuratzekourteak ziren eta jende gehiagorekin baterakale antzerki talde bat sortzea erabaki nuen.Ikuskizunak sortzen hasi ginen eta konturatu ginen maskara bezalako elementuak eginbehar genituela. Azkenean konturatu ginenegiten genuenak bizitzeko ere eman zezakela eta ogibide bihurtzea erabaki genuen.Talentu pixka batekin eta pertseberantziarekin, eboluzionatzen zoaz eta azkeneanserioago eta formalago egonkortzen zara.Gustuko duzuna egiten baduzu, eta horretazbizi bazaitezke, primeran.
Asko aldatu al dira kale ohiturak?
Bai, eboluzio bat egon da, batez ere buruhandieta erraldoien kasuan. Datuek diotenez, 1600.urte inguruan hasi ziren eta corpusaren prozesioetara oso lotuta zeuden. Zentzu horretan,asko aldatu dira, baina estetikoki eta formalki,ez hainbeste. Aitzina noblezia, erregeak? irudikatzen zituzten, baina diktaduraren amaierarekin eraberritze bat egin zen, herrikoiarenaldeko apustua eginez. Horrekin batera, herrietako pertsonaiak edo mitologiakoak berreskuratzen hasi ziren.
Mitologia aipatu duzu. Buruhandi eta erraldoienkalejirak haurrei kultura transmititzeko bestemodu bat ere badira, ezta?
Hori da. Pertsonaia horiek berreskuratzeko beste modu bat da, eta gaur egun, gainera, ia ia telebistakoekin lehiatu behar dira. Eskatu izan didate Bart Simpson edo Disney-ren pertsonaiakegitea, baina ez dut egin nahi izan.
Deigarria da Iruñeko kasua. Erraldoiak, buruhandiak, kilikiak... kalean ikusten ditugu, kalejiran,baina oroigarrien dendetako erakusleihioak erebetetzen dituzte, umeek eurekin jolasten dute.
Guk txikitan tailerrera etortzen zirenen anekdota pila bat ditugu.Adibidez, ume horiek koskortu egin dira eta gaur egun erraldoiak daramatzaten konpartsetan ari dira, eta niri ere askotan ihes egiten zaizkidan xehetasunak gogoratzen dituzte: ze pertsonaia diren, nongoak, noizegin nituen? Hauek figuratxoak oroigarri bezala egitea proposatu zuten, herrietako ikur bezala oparitzeko. Gomazkoak egiten hasi ziren, umeek eurekin jolasteko eta, egia esan, harrera ona izaten ari dira, haurrek panpin bezalaikusten dituzte eta asko gustatzen zaizkie. Horietorkizuna da, txikitatik gustuko badituzte horibarruan geratuko zaielako eta nagusitan gauregun erraldoiak eramaten dituztenen lekukoahartuko dutelako.
Diozunez, gainera, pieza hauek ez dira plazabatean jartzen diren estatua estatiko horienmodukoak.
Hori da. Askotan komentatu dut, erdi txantxetan, guk figura estatikoak egiten ditugula etakalera ateratzen dituztenek, berriz, animazioaeta bizia ematen dizkietela.Antzerki herrikoi batekinlotura handia duela ustedut, honen funtzioatxotxongiloenarenmodukoa izan daiteke, biziaematen zaie eta ikuskizunaren parte dira, ez dagogidoirik, ez dago antzerkiobra baten egiturarik, baina erritualetik asko du. Bestalde, badago oso kontukurioso bat, lehen edozeinmusika piezarekin erraldoiek dantza egiten zuteneta gaur egun aldiz, kalejiretarako propio sortutakomusika dago.
Eta zein izaten da kalejiretarako gehien erabiltzenden musika tresna?
Erabiliena dultzaina da. Soinu potentea du etaespazio irekietan indarra hartuko duen musika tresna bat behar da. Txistua, danbolina edota trikitiarekin lagunduta ere joan daitezke.
Nolakoa izaten da buruhandi edo erraldoi batensortze prozesua?
Egiten ditugun piezak bakarrak izaten dira.Modelatzeko buztinezko prozesua izaten daaurrena, gero poliesterra erabiltzen dugu laminatzeko, azalaren leunketa dator horren osteaneta, bukatzeko, azken margoketa. Buruhandibatekin 50 bat lan ordu eman ditzakezu.
Luzaroan irauteko piezak sortzen dituzue.
Bai. Noizean behin ukituak ematen dizkiegu.Duela hilabete batzuk, Oiartzunerako egindako pieza batzuk konpontzen ibili ginen, adibidez. Guk sortutako lehenengoetarikoak dirahauek. Irauteko eginak daude, beste gauza batda ematen zaien tratua, noski. Pixka bat zainduz gero, asko iraun dezakete. Nik askotan esaten dut: erraldoiak egiten ditut biziraun diezadaten, hori da ideia eta ez gizarte kontsumista honetako “erabili eta bota” filosofia.
Badira ordea, sutan erretzeko jaio direnak. Zersentitzen duzu zure pieza bat erretzen ikustean?
Helburu horretarako jaiotzen dira. Irunen, adibidez, inauterietan Zanpantzarrak bere zikloadu eta erreta amaitzen du. Baina tira, sukaldearekin lotzen dut pixka bat, hainbesteorduko sukaldeko lana, gero lau mokadutanjateko. Onartzen duzu, badakizu ez dela mendekua eta bere bizitzaren parte delako erretzen dela. Bere ibilbidea laburra da.
Erraldoien jantziak ere zuek egiten dituzue?
Gaur egun, lan kopurua eta baldintzen arabera izaten da, orain jostun eta modista batzuekinlan egiten dugu. Garai batean guk geuk jostengenuen dena, baina uste dut hobeto dela prozesuaren zati batean espezializatzea. Egurrarekin gauza bera gertatzen zaigu; erraldoi batzutik mantentzeko, adibidez, ez da nahikoa laumakil jartzearekin, ondo aukeratutako egurrarekin asto batzuk egiten ditugu. Lizar egurra,esaterako, malgua da eta, era berean, gogorra.Pausoz pauso hobetzen saiatzen gara eta egurbatzuk beste batzuengatik ordezkatzen ditugu.Azken finean, bai teknikoki, eta bai estetikokiere, kalitatezko produktua eskaini nahi dugu.
Horrelako piezak gainean eramateak bere zailtasunak ditu. Zer nolako ezaugarriak izan behardituzte eramangarriagoak izateko?
Batez ere pieza bera orekatuta egotea, bainazen-tzuzko pisu batekin,erraldoiak ibilbide onaizan dezan. Iruñekoek, adibidez, 65 bat kilo pisatzendute eta horrek ahaleginfisiko handia eskatzen du,ikaragarri ondo dantzatzen dituzte. Guk, berriz,25-30 kilo ingurukoak egiten ditugu, horrek bizkortasun handiagoa eskaintzen baitu. Erraldoiak eramaterako orduan talentupixka bat izatea bilatzendugu eta ez ia espezializazio bat; azken finean, erraldoiak dantzaraztea da helburua.
Sortzen dituzuen pertsonaiak bakarrak direladiozu. Bada zuretzako berezia den baten bat?
Zanpantzarrak, adibidez, hainbat gaiez moduironikoan aritzeko askatasuna ematen dit; zentzu horretan, oso berezia da. Gero, egia esan,une bakoitzean egiten zauden pertsonaiarengainean hainbesteko kariñoa jartzen duzu,azkenean denek daukate zerbait berezia.
Urtero aldatzen duzue Zanpantzarraren janzkera. Aurten, adibidez, robotez mozorrotuta irtenda kalera. Zeren araberakoa da aukeraketa?
Ez dago irizpide zehatzik. Inguruan gertatzendenarekin pixka bat adi egotea da. Ingurumena, egoera sozialak? horiek izaten dira gaiak.
Aldarrikatzeko edo salatzeko modua ere bada,beraz.
Hori da. Asmoa eztabaida piztuta edo pizteardagoenean bistan jartzea da. Gaia umoretiklantzen dugu. Inauteriak, azken finean, ososerio izan daitezkeen gaiak ironiaz erakustekobaliagarriak izan daitezke.
Pentsatu izan duzue tailerrak eskaintzea pieza hauek nola egiten diren irakasteko eta ogibide honi etorkizunari begira jarraipena emateko?
Duela urte batzuk Aldundiaren bitartezmaskarak egiten ikasteko tailerrak eskaintzenaritu nintzen. Oso ondo funtzionatu zuten,bazegoen jendea irtenbide bat ikusi ziona.Urteak pasatu dira ordutik, eta orain esperodut erakundeek ikustea ondare oso bat dagoela, mantendu eta aberastu beharrekoa.
Jaietan buruhandiak eta erraldoiak ikusi daitezke, baina badirudi oso jende gutxik dakielazer eta nor dagoen guzti horren atzean.
Bai, herri bakoitzaren nortasunaren parte dela aitortzea nahiko genuke, eta horrekin batera,mantendu beharreko ondarea dela ikusaraztea. Pena izango litzateke desagertzen uztea.Erakunde publikoek ondare horren aldekoapustu sendoa egin beharko lukete.