Jakintza orok, iraunkorraizan dadin, ezinbesteko tresna du transmisioa. Horregatik, maiz, ikastetxeetan etaunibertsitateetan errepaso historikoak egiten dira, dela mugimendubaten, dela herrialde baten zein landiziplina baten bilakaera ulertu etaezagutzeko. Hori, baina, ikusmoldeeta ertz ezberdinetan erreparatuzegin daiteke, jakintza bera transmititzeko hamaika era egonik. Hortazkontziente, “kultur sorkuntza ikuspegi feministatik aztertzea” helburu duen graduondoko berria ondudute Amaia Serrano, Haizea Barcenilla, Iratxe Retolaza eta Ibon Egaña EHUko irakasleek, elkarlanean.

Edukia badute: euskal kulturarenalor ezberdinetan orain arte sortudiren lan guztiak. Eta hori aztertzeko, bide bat: “Nola erakusten dutekultur lanek gizartean barneratuadagoen heteropatriarkatuaren izaera? Zein zentzutan lagundu dezakete rol desberdinak identifikatzen,aztertzen eta ulertzen?”. Laukotegidaria galdera askoren erantzunbila murgildu da graduondokoareneratze prozesuan. Sorkuntza feminista aurkezteaz gain, feministatzatjotzen ez diren sorkuntza lanak ereikusmolde kritiko batetik behatzeadela asmoa azaldu dute.

Euskal kultur sorkuntza eta kritikafeminista. Ikerketa, irakaskuntza etakudeaketa izenburupean, urtebetekoiraupena duen graduondokoa eskainiko dute urritik aurrera. Ekainaren5era arte dago izena emateko epeazabalik. Ikasleen sarrera profilazhonela mintzo dira arduradunak:“Euskal kultura eta feminismoauztartzeko eta ikertzeko nahia dutenikasleei, kultur instituzioetandabiltzan profesionalei, irakasle edoirakasle izateko bidean daudenei,herrigintzan kulturan dihardutenei...zuzenduta dago”. Eremu askotandabiltzanentzat erabilgarri suertatu daitekeela uste dute. Izan ere,ikasketak “euskal kultur sorkuntzaren ezagutza zabal eta aberatsagoa”garatzeko aukera izan nahi du, kulturaren bueltan aztertzen duten edozein lanen aurrean tresna feministak eskuragarri izan ditzaten.

HURBILPEN GRADUALA Antolaketari dagokionean, lau modulutanegituratu dituzte edukiak, orokorrenetik hasi eta pixkanaka hurbilpenzehatzagoa eginez. Lehen moduluaoinarri zabal bat ezartzera bideratuta dago, Euskal Herriko mugimendu feministaren eta feminismoareninguruko ikerketen ekarpenak baliatuta. “Feminismoak, mugimendugisa eta pentsamendu zein ikerketalerro gisa, Euskal Herrian izandakobilakaera lantzeko oinarri bat eskainiko du, ondoren kultur sorkuntzako diziplinak bere testuinguruanulertzeko”, diote irakasleek. Arteplastikoak, arte eszenikoak, euskalmusika eta euskal zinema. Kultur sorkuntzak dituen hamaika aurpegi jorratuko dira eskola presentzialetan, alor bakoitzean arituak etaadituak diren irakasleen eskutik.

Aurrez aurre garatuko den lehenmodulu hau aldi berean online eskainiko da bigarren moduluarekin batera. Ikuspegi historikoari helduko diote pantaila atzeko eskolen bidez,Iratxe Retolazak koordinaturik.Bideo eta online jarduerak baliatuta,eskola presentzialetan landutakodiziplina guztien ibilbide historikoaerrepasatuko da. Ordura arte ikasleguztiek jasoko dituzte ezagutza berberak, graduondokoaren muinadiren jakintzak. Hirugarren modulutik aurrera, berriz, nork bere bideahautatu beharko du, geroz eta jakintza espezifikoagoak bereganatuz.

Hiru zatitan banatuko dira ikasleak,hautagai diren lan esparruen arabera: ikerketa, kudeaketa eta irakaskuntza. Ikerketa esparruan ikerketa feministen, kultur ikerketen etaqueer ikerketen alorrak landukodituzte parte hartzaileek, Ibon Egañak, Iratxe Retolazak eta IbaiAtutxak gidatuta. Kudeaketari dagokionean, kultur kudeaketaren zenbait esparrutan genero ikuspegiatxertatzeko estrategiak landuko dira,Haizea Barcenillak koordinatuta.Azkenik, Bigarren Hezkuntzan kultur transmisioa bermatzeari begirakokaturiko ildoa izango da irakaskuntza. Amaia Serrano izangodu buru eta Eider Rodriguez, IbaiIztueta, Idurre Alonso eta HaizeaGalarraga izango dira irakasle. Laugarren modulua azken proiektu batgaratzean datza, ikasle bakoitzakaukeraturiko lan lerroaren araberaezberdin garatuko dena.

ANTZEKOAK, BAINA EZ BERDINAKGraduondokoa bi urterik behineskainiko da, Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintza Transmisioa tituluarekin tartekatuz. Ikasketa zerbitzu aitzindaria dela uste dukoordinazio lan taldeak, baina ildoberetik doazen bat edo beste ereidentifikatu dituzte. Kasurako, EHUkeskaintzen duen feminismo masterra edo EKT aditu titulua. “Antzekoak dira, baina badira desberdintasunak”, uste du lan taldeak.Diotenez, “hankamotz” daudeaurrez existitzen diren ikasketahoriek, alde batetik edo bestetik.Feminismo masterrak ez du euskalkulturari zuzendua dagoen modulurik; eta EKT-k, berriz, transmisioanjartzen du arreta, feminismoa bigarren plano batean utziz.

Era berean, kultur kritika izango duardatz graduondoko berriak, antolatzaileentzako ezinbesteko elementua baita: “Kulturara hurbiltzekobaliagarriak diren tresna etadiskurtso feministak sortu eta hedatu nahi ditugu, kultur esparruarenpremiak eta berezitasunak aintzathartuta”.