Gai gordina dakar AlaineAgirrek (Bermeo, 1990)Kamisoi zuri zetazkoabere azken eleberrian.Hamaika urteko ume bat da kontakizun ilustratu honetako protagonista, eta harekin batera, gizonezkoheldu bat, neskatoaren inozentziazaprobetxatuko dena.
Konta iezaguzu nondik nora doanistorioa.
Nobela labur bat da, 11 urteko neskatila baten udako kanpamentu batekoegonaldia kontatzen duena. Harabidali dute gurasoek ingelesa hobetzeko eta lagun berriak egiteko, baina hurbiltzen zaiona begirale heldugizonezko bat da, bere inguruanarmiarma sare bat zabalduz joangodena.
Zer dela eta bururatu zitzaizun haurren aurkako eraso sexualari buruzkoistorio bat idaztea?
Istorioak airean daude, norbaitekhartzeko zain. Beharbada oraintxezen momentua. Gaia bezain inportantea da, ordea, kontatzeko modua.Ez dut egin nahi izan istorio morboso bat, ezta salaketazko panfleto batere, baizik eta sentsibilitatez idatzitako istorio arantzatsu bat, irakurleari barruraino sartu eta hor luzaroan geratuko zaiona.
Zer nolako narrazio mota erabili duzuhorrelako gaia lantzeko?
Gaiak badu halako intentsitate bat,dramatismo bat, berezkoa, nik azpimarratu nahi ez nuena. Hortaz, egindudana izan da estilo lehor bat lantzea, hitz gutxitan asko esateko, gauzak hitz erdiz esanez, horrekin nahikoa delakoan irakurleak egoera osoaimajinatzeko.
Liburua idazten denbora dezenteeman omen duzu. Zergatik?
Orain dela ia bi urte eta erdi idatzinuen lehen bertsioa, eta bitxia badaere, hura aski luzeagoa zen azkenemaitza baino: bidean kentzen etakimatzen aritu naiz, liburuak nikneuk nahi nuen forma, itxura etatonua izan zezan. Hori bilatzen jardun dut.
Gogorra izan da albisteetan hain ohikoa bilakatu den gaian sakontzea?
Bada gogorra, baina uste dut literaturarik mamitsuena gai minberetatik sortu ohi dela. Beharbada, batenbatek pentsatuko du zergatik aukeratzen ditudan horrelako gaiak, baina bizitzak min ematen du, eta literaturak min hori jasotzen du; literatura mota horretan sinesten dut nik.
Nori gomendatuko zenioke liburua?
Literatura maite duen orori, batetik.Eta bestetik, abusuen gaiarekinsentsibilitatea duen edonori. Nik ustedut denok eduki beharko genukeela.
Narrazio ilustratua da ’Kamisoi zurizetazkoa’. Sarritan, ilustrazioakumeekin lotzen dira, baina gaiari erreparatu besterik ez dago hau helduentzako narrazioa dela jakiteko.
Bai, ume bati buruzko istorioa da,ume horrek kontatua, baina helduekirakurtzekoa. Umeak ez daki zer arizaion gertatzen, berak ez dituelakoulertzen oraindik helduen kodeaketa jokoak, baina irakurle helduakbadaki, ohartzen da, eta horrek halako tragedia sentsazio bat sortzen dio,berak ikusten duelako zer gertatukozaion ume horri monitore helduahurbiltzen zaionean.
Sara Moranteren ilustrazioek osatzendute testua. Nola sortu zen elkarlana?
Neuri bururatu zitzaidan, Ereini proposatu nion, eta haiek baiezkoa emanzuten, esfortzu bat eginda, helduenliteraturan ez delako ohikoa liburuilustratuak egitea, eta oso eskertutanago, hori dela eta. Nik istorio osoalandu eta idatzi nuen lehenik, eta geroberak egin du ilustrazio lana, irakurketa paralelo moduko bat dena, osoederra eta interesgarria, zinez.
Zuretzat liburu berezia dela esanzenuen aurkezpenean. Zer dela eta?
Harribitxi bat dela esan izan didate,eta pozten nau definizio horrek.Kontakizun laburra da baina sakonera handikoa. Hitz gutxi erabiltzenditu baina guztiz neurtuak eta arretaz hautatuak. Niretzat mugarri batda liburu hau, beste leku batera iritsinaizela iruditzen zait eta nahi nukeirakurtzen duenaren gogoan eremarka bat uztea.