Síguenos en redes sociales:

Belarrimotz eta maketoen bizitza, kantuan

Ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu Hezurbeltzak proiektu musikalak: Jon Maia, Gorka Hermosa eta Jesus Prieto ‘Pitti'. Kantu eta testuen bidez emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzea dute helburu

Belarrimotz eta maketoen bizitza, kantuanHEZURBELTZAK

Ama Extremadura / aita Zamoratik /abuela ta abuelo / haien aurretik. /Herri hontan sustraitzen / asmatzeagatik / neuke maita dezaket / guztiengainetik. / Euskeraz badakit / bertsoz darabilkit / dena zuengatik / halaxe dagokit. / Denekkantatu dute / nere ahotik”. Horra hor JonMaiak (Urretxu, 1972) 1997ko Euskal HerrikoBertsolari Txapelketa Nagusiko agurrean botatako bertsoa.

Bertsolari, idazle, kulturgile eta beste hamaika ekimenetan aritua, Maiak hainbatetan islatu du bere ibilbidean zehar migrazioak identitatean, hizkuntzan eta kulturan eragindakoerrealitate biren arteko gatazka. XX. mendean,Frankismo garaian, espainiar estatuko tokiaskotan existitzen zen miseriatik lan eta ogibila Euskal Herrira etorri zen jende asko etaasko. Herri bakarrean batu beharrean, “biEuskal Herri” agertu zirela dio Maiak. Urtetan zehar buruan bueltaka izan du zatiketahorrek sortutako zama: “lotsa ematen zidatennire abizenek, lotsa ematen zidaten nire jatorria azaleratzen zuten gauza askok”, aitortudu urretxuarrak. Aurreko bertso horretanaitortu zuen jendaurrean lehen aldiz barnetik bizi izandako errealitate hori: ama Extremadurakoa eta Aita Zamorakoa ditu Maiak.Lotsarik gabe, harro. “Beti esango dut hor atera nintzela armairutik”.

Bi hamarkada beranduago, Hezurbeltzakproiektuaren bidez, Maiak berriz ekarri nahiizan du gurera bi errealitate horien artekogatazka: “elkar ulertzeko elkarrizketa zor diogu batak bestari”. Bertsolariarekin batera,Gorka Hermosa (Urretxu, 1976) akordeoilariak eta Jesus Prieto Pitti (Avila, 1967) gitarrajoleak osatu dute Hezurbeltzak musika taldea.

BELARRIMOTZAK Belarrimotza, maketoa,koreanoa, hezurbeltza? Herri bakoitzean izenezberdinez ezagutzen ziren Espainiatik gurera bizitzera etorritako bizilagunak. Kasu askotan, ghetto antzekoak sortu ziren herrietan:“Nire abuela eta abuelo, eta izeba eta osaba,eta familia osoa Extremaduratik Zumarragara etorri ziren bizitzera. Etxeberri auzoankokatu ziren”, kontatu du Maiak. Ez zuen ba,kasualitatez, Hezurbeltzakek bere lehen kontzertua bertan eman: “estreinaldi sinbolikoaizan zen oso Etxeberrikoa, tradizioz emigranteen auzoa izan baita Etxeberri Zumarragan.Herritik kanpora jartzen ziren horrelakoauzoak, etorkinak ere jendartetik kanpo gerazitezen”.

“Norberaren mina hain handia denean, zauriak hain sakonak direnean, ez dugu ikustenbeste aldean benetan zer dagoen”, dio bertsolariak. “Espainiatik zetorren guztia etsaitzathartu izan dugu beti Euskal Herrian. Gerragaldu genuen, gu geu eta gure hizkuntzazapaldu ziguten, eta horrela begiratzengenion Espainiatik zetorrenari, pentsatu gabeetorritako gehienak ere gerrako galtzaileakzirela. Etsai beraren kontra aritutakoak ziren,langileak, baina erremediorik gabe, elkarrenartean eraikitako horma batek euskal kulturatik kanpo utzi zituen. Horrela sortu zirenhezurbeltzak edo maketoak alde batetik, etavascorroak bestetik”, azaldu du urretxuarrak.

Jonen antzera, Gorka Hermosaren familia erekanpotik etorritakoa da, Segoviatik, hainzuzen: “XX. mende horretan, kanpotik etorritakoak eta bertokoak ez zuten egungo bizikidetza harmoniatsua izan. Urte luzez bizkarraeman zioten elkarri eta ez ziren garai xamurrak izan”, azaldu du akordeoilariak.

Hezurbeltzak proiektuarekin,ordea, ez dute garai hartako zamainoren kontra jarri nahi: “Orainbeste perspektiba batetik behatudezakegu errealitate hori, lasaiago.Garai hartan indarrak atera, eta esfortzu eta lan handiarekin euren sorterria utzieta bizitza duin baten bila Euskal Herrira etorritako horiei omenaldi xumea egin nahi diegu”, dio Hermosak. “Euskaldunen eta erdaldunen imajinarioetan dauden estereotipo etabarrera psikologikoak desegin nahi ditugu,jendeari bide eman, elkarren artean hobetoezagutzeko. Artearen, musikaren eta umorearen bitartez distantziak ezabatu nahi ditugu. Gure kantuak mundua aldatzera datoz,mundu hobea lortzera”, gehitu du Maiak.

Etorkinen semeak, belarrimotzak dira Maiaeta Hermosa, eta etorkina, berriz, Jesus Prieto Pitti. ELE! Lorca-Lauaxeta antzezlaneanezagutu zuten elkar hirurek, eta harremanestua egin dute ordutik. Taldekideak “Lorcaren eta Lauaxetaren semeak” direla dioMaiak, eta Hezurbeltzak taldea proiektuhorren luzapena.

BI EUSKAL HERRI Frankismoak erahil zituenLauaxeta eta Lorca, “fusil berdinek fusilatuzituzten”, dio urretxuarrak. Bat errepublikarandaluza zen eta bestea komandante abertzalea. Batek bere herriaren independentziagatik galdu zuen bizitza eta besteak bere balioerrepublikanoengatik. “Zer egin dugu gerogaizki? Zer gertatu da hortik hain urrunibiltzeko ondorengo hamarkadetan?”, galdetu du Maiak. “Lorcak eta Lauaxetak erakutsiziguten balio unibertsaletan bat egitea posible dela, nahiz eta bi kultura oso ezberdinetan hezi, bi identitate ezberdin garatu eta bilur ezberdinetan erein. Balio bertsuengatikgaldu zuten bizitza”, azaldu du bertsolariak.Hori da Maiari interesatzen zaion kontakizuna: “Ez gaude bata bestearengandik hainurrun. Konpontzeke dagoen elkarren artekozor historikoa dugu. Frankismotik datorrenzatiketa sozial, kultural eta politikoen ondorioetan bizigara oraindik, biEuskal Herritanbanatuta. Euskalkulturatik eta euskalduntasunetik erabatkanpo dagoen komunitatehandia dago oraindik”.

Zatiketa hori existitu bitartean, “akordionazionalak lortzea ez dela posible” uste duMaiak. Erabakitzeko eskubidearen auzia jarridu adibide bezala: “Nola lortuko dugu euskalherritarrok burujabetza, nola lortuko duguerabakitzeko eskubidearen alde ez daudenakmugiaraztea, nola nahi dugu parte-hartzezabala edukitzea, alde horretan daudenak ezbaditugu 50 urtetan agurtu. Nola erakarrikoditugu gugana?”, galdetu du bertsolariak.

Hezurbeltzak-ek argi dio zein izan behar denlehen pausua: elkar ezagutzea, “hain sinpleaeta hain zaila aldi berean. Benetan elkar ezagutuz hasiko gara estereotipoak desegiten,egiazko pertsona ezagutzen, eta baita gureburuan sortutako mamuak uxatzen ere. Sentitzen ditugun mehatxuetako asko ezjakintasunaren ondorioz eraiki ditugu, ezagutzen ezdugunak sortzen baitu beldurra. Ezin dugueginkizun hau politikarien esku utzi, herritarrok konpondu behar dugu”, uste du Maiak.

Egungo migrazioari buruz galdetuta, garaibateko akats berdinetan erortzeko arriskuhandia daukagula uste du urretxuarrak: “begirada klasista, etorkinak auzo marjinaletara,lanik txarrenetara? Egungo migratzaileekingatazka politikorik izan ez arren, gauza askoerrepikatzen ari gara, begirada klasistak horjarraitzen duelako. Diru gutxirekin edoezer gabe etorritakoak jatorriaren etakolorearen arabera sailkatzen ditugu, errezeloz begiratzen diegu, beldurrez. Ezagutu gabe estigmatizatu egin ditugu”, uste du. Europaneta mundu mailan azaleratzen aridiren jarrera xenofobo eta ultraeskuindarren aurrean, “balorepositiboak zabaltzeko” helburua duHezurbeltzakek.

ZUZENEAN Diskoaren sorkuntzanhamaika musikarik parte hartu badu ere,hirukotean emango dituzte Hezurbeltzakenkontzertuak. Jon Maiak jarri dio ahotsa taldeari eta berak idatzi ditu diskoko hamahirukantuetako letra gehienak. Musika Gorka Hermosa akordeoilariak eta Prieto gitarristak jarridute. Orain hilabete gutxi, munduko akordeoikonposizio onenaren saria irabazi zuen Hermosak; laugarrena, sei urtean. Prieto Bartzelonan aritzen da musikan murgilduta: goimailako eskolan irakasle eta talde askotanmusikari bezala. Besteak beste, Los Secretos,Manolo Escobar, La Cabra Mecanica eta Celtas Cortos taldeekin jo izan du Pittik.

Zaindutako estetika esanguratsuekin, “gizarteak alfonbra azpian ezkutatutako pertsonamarginalei” kantatzen die taldeak, baita maitasunari ere. Tartean, norberaren esperientziak utzitako hausnarketak ere luzatzendituzte. Dena “dezenteko umorez eta ironiaz”.“Zenbaitetan entzuleak ez du jakingo serioala brometan ari garen”, ohartarazi du Maiak.Orain arte eskainitako kontzertuetan edukiduten harrera “hunkigarria” izan dela dio taldeko abeslariak: “akupuntura egingo bagenubezala sentitzen gara, mina dagoen lekuanorratza sartzen. Emanaldi guztietan irriak etamalkoak ikusi ditugu”, kontatu du.

Kontzertuek “alde batekoak zein bestekoak”elkartzeko forumak ere badirela dio Maiak:“Elkarren arteko topaguneak modu naturalean sortzen ditugu, kontzertu baten ingu-ruan. Milaka eta milaka gara maketoenseme-alabak, gaur egun euskaraz bizi garenak baina bere garaian guk kontatzen ditugunak bizi izan ditugunak. Hunkigarria dabenetan, ikuskizunaren amaieran entzuleaketorri eta bere bizitza kantatu dugula esatendigutenean”.

Zumaian (otsailak 15), Bilboko Kafe Antzokian (otsailak 21) eta Azpeitiako San Agustinkulturgunean (otsailak 23) eskainiko dituhirukoak hurrengo kontzertuak.