Txikitatik egin izan du dantza Telmo Esnalek (Zarautz, 1967). Zinemaikasketetan murgildu zenean munduhori alde batera utzi zuen arren, betiizan du euskal dantza tradizionalaren inguruko proiektu bat egiteko gogoa. Urteberrion, amona filma egin ondoren, Koldobika Jauregi eskultorearekin batera hasi zirenproiektu berri batean pentsatzen eta, horriforma emateko, Juan Antonio Urbeltz koreografo eta folkloristarengana jo zuten. “Berakzabaldu zidan mundu bat niretzat erabat ezezaguna zena, dantzaren atzean dagoen sinbologia eta berak urte luzez egindako lanhipotesiak”, azaldu du zuzendari zarauztarrak. Horri buruz hitz egiten hasi zirenean,Esnalek berehala ikusi zuen pelikula bat eginzezaketela, “bazegoela zer kontatu” eta horretan hasi ziren, duela zazpi urte jada.
Prozesu guzti horren emaitza da Dantza. Dantzaren bidez, herri baten istorioa kontatzendu filmak. Euskal dantza tradizionala oholtzatik ateraz, horren ikuspuntu berri bat ematen du Esnalen lan berriak. Dantza “nekazalmunduarekin lotutako istorioa” dela dio berezuzendariak. Izan ere, antzinako dantzaklurrarekin eta uztarekin lotuta zeudela konturatu zen Esnal, eta hortik abiatu zen kontakizunari forma emateko.
Fikziozko pelikula bat izan arren, filmak“herri baten istorioa” kontatzen duela diozuzendariak: “istorio imajinarioa, baina unibertsala da. Pelikulak herri baten izaera kontatzen du, nolakoak garen. Ahaztuta ditugunatura eta gure inguruko gauzak, baina esentzian bizitza hori da: lurra landu, fruitua lortu bizitzeko eta ingurukoekin harremanakizan. Eta hori guztia agerian geratzen da guredantzetan”.
Dantzen interpretazioari buruzko jakintzazabaldu du Esnalek Urbeltzekin. Izan ere, ezagutza historiko aparta izateaz gain, hainbatikerketa eta hipotesiren sortzailea da folklorista eta antropologo nafarra. “Gauzarikbitxiena, gehien harritu ninduena izan zenUrbeltzek ezpata dantzaren inguruan egitenduen interpretazioa”, azaldu du Esnalek. “Betipentsatu dugu ezpatena gerrarako dantzadela, baina berak ematen dion interpretazioaerabat ezberdina da, interesgarriagoa”. Ezpatie mandeulia da Durangaldean, eta beraz,ezpata dantza izurriteen kontrako dantza zela,garai hartan uzta izorratzea gerta zitzaizukeen gauza okerrenetakoa zelako. Dantza hori ekiditeko “arao” bat zen, beraz.
“Inauteriak ere hortik datoz, inausi hitzetik;soka dantzaren sinbologia ere bai, gu herri bezala nolakoak garen azaltzen du, herrikolektiboa garela, komunitate bat. EuskalHerrian ez dugu figura historiko potenterik,ez dago heroirik”, azaldu du Esnalek. Bestalde, soka dantzak komunitate sentimendu horikontatzen du, udaletxeetan dantzatzen zen,lehena alkatea eta azkena gazteena izanik,“transmisio intentzioa” dagoela dio Esnalek.Hala, hainbat dantza beste era batera interpretatzen hasi zen Esnal, istoriorako askatasun handia emanez.
ISTORIO UNIBERTSALA Filmean euskal dantza protagonista nagusia den arren, zuzendariak argi utzi du pelikulak ez duela EuskalHerriaren historia kontatzen. “Euskal dantzen bidez kontatzen da, bai, baina mundukobeste toki batzuetan egiten dira antzeko dantzak, esaterako, Europa eta Asian. Ezpatadantzak Balkanetan ere egiten dira, zintadantzak badaude beste leku batzuetan ere?Horietako bakoitzak bere ezaugarriak ditu,azkenean horien atzean dagoena berdina daherri guztietan”, uste du Esnalek. Istorioa“gurea” dela dio zuzendariak, baina izan daitekela Bulgariakoa ere. “Japonian ere badaude esanahi aldetik oso antzekoak diren elementuak: guk Mari dugu eta eurek antzekoaden pertsonaia bat dute. Horregatik diogukontatzen duguna unibertsala dela”.
Dantza “pelikula dantzatua” dela kontatu dutefilmaren egileek, dantza istorioa kontatzekoelementu garrantzitsua delarik. Dantzarenlengoaia eta zinearen lengoaiak uztartzen dirabertan. “Piezak lotzen doaz, pelikulak berakeraman egiten zaitu”, dio Esnalek. Dantzabakoitza zerbait kontatzeko erabili dute,denak batera istorio bat sortuz. “Balleta ikustera zoazenean istorio bat kontatzen dute, gueuskal dantzekin ez gara kapaz zerbait kontatzeko? Hor dago pelikularen hasierako beste gai inportante bat, gure dantzen bitartezistorio bat kontatu nahi izatea eta lortzea. Beste diziplinetan egiten bada, guk zergatik ez?Bodas de sangre flamenkoaren bidez dagokontatuta, dantza garaikidean istorioak kontatzen dira eta guk gauza bera egin dugu dantza tradizionalarekin”
Euskal dantza tradizionalaren bidez istoriogaraikide bat kontatzen du filmak. “Betikodantzari beste ikuspuntu bat eman diogu”.Dantza tradizionala dantzatzen den momentuan garaikidea bilakatzen dela uste du Esnalek. Hala, dantzak eszenatokitik atera dituzte, ikuspuntu berri bat emanez: “Sekula ez dahorrela ikusi euskal dantza; ohituta gaudeeuskal dantzak beste era batera ikustera, jantzi tradizionalekin eta oholtza batean. Hemenbeste atmosfera batean kokatu ditugu”.
PROZESU MALKARTSUA Zazpi urteko prozesu luzea izanagatik ere, ezer gutxi aldatudute hasierako istorioa. “Dantzak ezagutzenjoan ahala, horiek txertatu ditut filmean, egoera bat edo beste hobeto kontatu zezaketelako, baina ildo nagusiak ez du aldaketa nabarmenik izan”, azaldu du zuzendariak. Denadela, ez da prozesu xamurra izan, duela lauurte laguntza bat jaso zuten, baina hortikaurrera zenbait geldiune egon direla kontatu du Esnalek, prozesua gehiegi luzatuz; gainera, finantzazio falta dela-eta birritan egonda pelikula ez egiteko zorian.
Bestelako zailtasunak ere izan dituzte. Dantza ez da “pelikula arrunt bat” eta filmatzeaere ez da erraza izan, Esnalen esanetan. “Kasuhonetan, ezin izan dugu hilabete eta erdi edozazpi astez ekipo osoarekin lanean aritu”, kontatu du zuzendariak. Horrez gain, urtaroekbaldintzatu egin dute filmaren grabazio prozesua: zati batzuetarako udaberria beharzuten, udazkena beste batzuetarako? Horrekurte osoko prozesua izatea eskatu du. Horrigehitu behar zaio filmean parte hartu dutendantzariak ez direla dantzari profesionalak.Beraz, euren denbora librean aritu dira filmagrabatzen. “Beti asteburuetan entseatu behargenuen, jaiegunetan edo oporretan. Dantzariek esfortzu handia egin dute, hori nabarmendu beharra dago”. Guztira 8 eta 82 urtearteko 250 dantzarik parte hartu dute filmean,Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Arkaitz(Añorga), Kezka (Eibar) eta Haritz (Elgoibar)dantza taldeetakoak, hain zuzen.
25 minutuko zazpi dokumental ere grabatudituzte ETBrentzat eta, horietan, Juan Antonio Urbeltzek sinbologia guzti horiek azaltzenditu. Filma hobeto ulertzeko dokumentalhoriek ikustea beharrezkoa ez den arren,informazio osagarria izateko “lagungarriak”direla azaldu du Esnalek.
APUSTU ESTETIKOA Filmaren estetika Koldobika Jauregiren esku egon da. Esnalen hitzetan, “apustu estetikoa egin du Jauregik,jantziekin asko adieraziz”. Gidoiarekin erabat lotuta dago jantzitegia, istorioaren arabera diseinatu du eta horrek bisualki indar handia ematen dio lanari. “Ezpata dantzariakmandeuliak direla kontatzen ari bagara, jantziek hori islatu behar dute, nolabait”.
Zentzumenen bidezko bidaia da Dantza: naturako elementuak, musika, mugimenduak?Hasieratik argi zuten bisualki oso erakargarria izango zen filma egin behar zutela, baita soinu aldetik ere, eta horretarako, “atmosferak sortu” behar zituztela. Izan ere, denadantzaren bitartez kontatzen da, ez dago apenas hitzik, eta hori oso ondo indartu beharzuten nola edo hala. “Dantza da protagonista, hitzak ere soberan daude”, zuzendariarenesanetan. Eta ez bakarrik musika, soinua ereasko zaindu da pelikulan. Pascal GaignekUrbeltzen betiko musika hartu eta pisu zinematografikoa eman dio kontatzen ari direnababesteko, giroa sortzeko. Musikaz gain, Xanti Salvadorrek soinuaren diseinuan egindakolana nabarmendu du Esnalek. “Musika bezaingarrantzitsua iruditzen zait, hainbat momentu daude musikarik ez dagoena baina bai soinua, kobazuloan, esaterako.
Zuzendariak dioenez, lan ikaragarria egin dakokapenak aukeratzen ere. Filma Gipuzkoa,Bizkaia, Nafarroa eta Lapurdiko hainbat tokitan filmatuta dago. Zaragozan ere grabatuzituzten sekuentzietako batzuk. Hasiera Bardeetan dago grabatuta, baina gero beste kolore batzuk behar zituzten: berdea, zuhaitzak?Arantzazuko (Gipuzkoa) klaustroa, Leitzakobaserriak, Dimako kobazuloa?Teknikoki zailtasun handikoak izan diren eszena batzukbadaude filmean. Kobazulora iristea edo uraren gainean 54 pertsona dantzan jartzea, kasu.Azken hori Hendaian egin zuten, pilotalekuaigerileku bihurtuta. Pilotalekuko hormak kroma gisa erabili zituzten eta sekulako muntaiaegin behar izan zuten. Dantzariek hankaaltxatzean urak egiten duen marrazkia ikustekoa da.“Erronka handia izan da eta antzematen da emaitzan”, uste du Esnalek.
Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu zenDantza eta zinema areto komertzialetan ikusgai dago jada. Orain publikoaren harrera ezagutzea baino ez da falta eta horretarako “gogotsu” dago Esnal. “Gogo itzela daukat jendeakikus dezan, aurrestreinaldietan jendea oso gustura atera zen, kazetariak ere txundituta, osoederra iruditu zitzaien”. Zuzendariak nabarmendu du mundu guztiari zuzendutako filmadela eta umeak ere zinemara joan daitezenanimatu ditu. “Umeentzat ere bada, pelikulanumeak eta helduak agertzen dira. Finean, dantzatzen duen herri bat agertzen da”.