"Trikitia hartzea beti da aukera bat egunak argitzeko"
‘Sutan dantzan' izeneko bere lehen diskoa argitaratu du 22 urteko oriotarrak. Bere estudio propioangrabatu eta nahastu ditu kantu berriak, diskoaren sorkuntza prozesu guztia bere gain hartuz
Oso gazte murgildu zen musikaren munduan Julen Alonso oriotarra. Bost urterekin hasi zen akordeoia jotzen eta 14 urterekin trikitia ikasten hasteko grina piztu zitzaion. Ordutik, hainbat trikiti txapelketatan parte hartu du. Udazkenean ikusi du argia bere lehen diskoak: Sutan dantzan. Trikitiaz aparte, pianoa ere jotzen du Alonsok eta baita abestu ere.
Nola gogoratzen dituzu zure lehenurratsak musikaren munduan?
5 urterekin akordeoia jotzen hasinintzen Orioko musika eskolan, etahor ibili nintzen Itziar Zabalarekin,14 urtera arte. Gero, trikitia ikasterapasa nintzen. Pixkanaka joan nintzen konturatzen euskal musikaasko gustatzen zitzaidala, bainaakordeoiarekin gehienbat kantu klasikoak jotzen nituen. Orduan trikitiarekin hasi nintzen. Trikiti txapelketak ikustera ere joaten nintzeneta bertan Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar erreferente bezala nituen.Haiek ere bultzatu ninduten trikitiaikastera.
Zer da trikitia zuretzat? Zein esanahidauka?
Instrumentu bat baino gehiago da;gauza asko eman dizkit; lagun asko,adibidez. Momentu txarretan, trikitia hartzea beti da aukera bat egunak argitzeko.
‘Sutan dantzan’ izeneko lehen diskoakalean duzu. Zer suposatu du zuretzat bakarkako lehen lana argitaratzeak?
Aspalditik ibili izan naiz kantuaksortzen, baina neuretzako gorde izanditut orain arte. Uste dut iritsi delanire kantuak jendeari erakustekounea. Gainera, soinu teknikaria naizeta estudio propioa daukat. Bertangrabatu eta nahastu ditut diskoberriko abestiak.
Zertan inspiratu zara?
Sutan dantzan da diskoaren izenaeta baita kantu baten izenburua ere.Kantu horren melodia sortzen arinintzenean akelarrea nuen buruan:infernua, deabruak, sorginak, sua...Letrak ere horren inguruan hitz eginbehar zuela erabaki nuen. Gainera,infernuko hauspoa esamoldeari ereegin nahi izan diot keinu, trikitiarideitzeko modu bat delako.
Zeuk hartu dituzu lan guztiak zuregain. Lan handia izango zen, ezta?
Bai. Azken batean, autoekoitzitakolan bat da, dena nik egin dut: kantuaksortu, grabatu, musikariak lortu,diseinua eta abar. Asko ikasi dut bidehonetan. Izan ere, disko baten atzean lan ikaragarria dago, eta are gehiago norberak ekoiztutako lana bada.
Nolakoa da disko bat autoproduzitzeko prozesua?
Hasteko, kantuak sortu behar dira.Gero, gainontzeko musika-tresnekinnola jantziko diren ikusi behar da.Nire kasuan, lehenengo trikitia grabatu nuen eta gero ikusten joan nintzen zein instrumentu behar zituenkanta bakoitzak. Panderoa, baxua,gitarra eta perkusioarekin konbinazioak egin ditut azkenean. Perkusioasartzea ez da ohikoena, baina niksartu dut, funtzionatzen duela ustedut. Bestetik, ahotsa grabatzen da,kasu honetan, nirea eta EneritzAulestiarena. Eneritz beti egon danirekin txapelketetan eta proiektuhonetan ere ondoan izan dut. Musikariei dagokienez, diskoan partehartu dute Iker Telleriak (perkusioa),Joannes Ederrak (baxua), Ander Ederrak (gitarra) eta Eneritz Aulestiak (panderoa eta ahotsak).
Aurtengo Durangoko Azokan egonzara zure lana aurkezten. Zelan joanzen?
Harrera oso ona jaso nuen, jendepila bat gerturatu zen. Oso poziknago baita ere Bizigoza abestiarenbideoklipa 90.000 erreprodukzioizatera ailegatu delako. Uste dut jendeak harrera ona egin diola lanaribideoklipari esker, hein batean.
Diskoa han eta hemen zabaltzekobirarik egingo duzu?
Bai, urtarriletik aurrera horretanpentsatzen hasiko naiz. EuskalHerriko aretoetan aritu nahi nuke.Orain dela gutxi Bilboko Euskalduna Jauregian Nervion irratiak antolatutako minbiziaren aurkako emanaldi solidario batean parte hartunuen. Ederra izan zen bi mila pertsonaren aurrean jotzea. Gogoa daukatkontzertuak ematen hasteko.
Non erosi ahal da ‘Sutan dantzan’?
Internet bidez eskuratu daiteke,sutandantzanjulenalonso.com webgunean. Horrez gain, joango naizherri batzuetan ale batzuk uzten,liburu-denda edo tabernetan, besteak beste.
Beste hainbat musikari eta talderekinkolaborazioak egindakoa ere bazara.Norekin aritu izan zara?
Olatz Zugastirekin ibili izan naizpare bat urtez akordeoia eta teklatua sortzen. Asko ikasi nuen berarekin. Horrez gain, Gozategirenazken diskoko zenbait kantutankolaboratzeko aukera ere izan duteta taldearen kontzertu batzuetanparte hartu ahal izan dut.
Euskal Herriarekin harreman estuaduen instrumentua da trikitia. Nolaikusten duzu bere egoera eta hedapena hemendik kanpo?
Sasoi onean ikusten dut. Adibidez,hedapenari dagokionez, Kepa Junkera bezalako artisten lana aipatzekoa da, trikitia, euskal musikaeta euskara bera ere ari delakozabaltzen munduan zehar.
Más en Cultura
-
La nao ‘San Juan’ se botará tras el verano y se terminará de construir en el mar
-
Un ballet a ritmo del heavy metal de System of a Down inaugura la Quincena Musical
-
Koldo Almandoz: “Zeru Ahoak’ es más oscura y peligrosa que su antecesora”
-
Juan Carlos Etxeberria dice adiós al Teleberri: “Gracias por todos estos años”