ERTIBIL Bizkaia 2018 erakusketaibiltariaren 36.edizioa martxan da, eta,horrekin batera, artistagazteen lanekin gozatzeko aukera.Orotara, margolanak, grabatua,argazkigintza, bideogintza etazizelkaritza arloetako 18 lan egongodira ikusgai. Bizkaiko artistek partehartu ahal dute ekimen honetan, etabaita, kanpokoak izan arren, haiensorkuntza lana lurralde historikoangaratzen dutenek ere.

Ertibil proiektua artista gazteen lanabultzatzeko helburuarekin sortuada, eta, hortaz, atzerrirako egonaldiartistikoen hiru sari berezi eskainiditu Bizkaiko Foru Aldundiak, aurtenlehenengo aldiz, artista gazteennazioartekotzea laguntzeko asmoz.Zehazki, Japonian izango dira egonaldiak,Tokion eta Fukuokan. Ildohorretatik, Euskara eta KulturakoForu diputatu Lorea Bilbaokproiektu honen “sendotasuna etaibilbide luzea” nabarmendu du, baita“Japoniarekin egindako harremana”azpimarratu ere.

Maria Muriedas Diezek, Izaro Ieregiketa Maider Gonzalo Salcedak irabazidute sari berezi hau. Sarituek7.000, 5.000 eta 3.000 euro jasodituzte, hurrenez hurren. Muriendasekbideogintza arloan hartu duparte, Lucifer izeneko lanarekin.Ieregik ere bideo bat aurkeztu du,Time For Love izenekoa. Gonzalok,berriz, argazkigintzan aurkeztu dubere lana, Flores pegatina collagearekin.Hirurek Japonian emangodituzte ekaina, uztaila eta abuztua.

Izaro Ieregi oso pozik dago lortutakosariarekin. “Pozez eta sorpresazhartu dut saria. Alde batetik, zurelana nolabait ikusgarri egiten du,errekonozimendu bat da. Beste aldetik,laguntza ekonomiko handiasuposatzen du”, nabarmendu duartista getxoztarrak. Ozta-oztaharrapatu dugu etxean, martxanzituen hainbat proiektu antolatubehar izan baititu Japoniarako bideahartu baino lehen. “Tabakaleran egitenari naizen egonaldia kudeatubehar izan dut, baita OKELAn egitendudan lana ere”, azaldu du.

Ieregik badaki egonaldi honek berelana aberastuko duela, eta haraheltzeko irrikitaz dago. “Maria(Muriedas) Tokion egongo da etaMaider (Gonzalo) eta biok ordea,Fukuokan, Studio Kura izeneko erresidentziabatean”, zehaztu du. Bertanzer garatuko duten oraindik ezbadaki ere, egonaldiaren amaieranTokioko unibertsitatean ekimenenbat gauzatzeko proposamena dagoelaaurreratu du getxoztarrak.

GORPUTZA, EKINTZA, BIOLENTZIAErtibil 2018 erakustaldirako Time ForLove izeneko bideoa aurkeztu zuenIeregik, saria irabazi zuena, hainzuzen ere. Bere lana gorputz intimoarekinlotu du. “Bi urte bainogehiago dira Lazkaoko BeneditarrenFundaziotik ateratako artxibo batzuekinlanean ari naizela ?jakinarazi du artistak?. Denbora pasa ahala,gorputza, ekintza eta biolentzia bezalakokontzeptuetatik gertuago nago.Nolabait gorputz kolektiboarekin egitendut lan eta gorputz intimoarekinlan egiteko beharra sentitu nuen.Hortik atera da bideo hau”.

Artista gazteen lana zabaltzea etaduintasunez bizitzea oso zaila delaonartu du Ieregik. “Gurean ez dagoarte garaikidearen inguruko kulturaaskorik, eta jendartea orokorreanez dago ohituta horrelako erakusketetarajoatera”, azpimarratu du. Gainera,“programazio egonkor bat ereez egoteaz” kexatu da.Erakusketa ibiltaria den heinean,herriz herri ibiliko da datozen hilabeteetanErtibil 2018. Rekalde Aretoanegongo da ikusgai uztailaren1era arte. Ostean, eta aurten ere lehenaldiz, Arabara joango da. GasteizkoMontehermoso kultur-gunean izangoda, uztailaren 2tik urriaren 1era.Ondoren, Durangoko Arte eta HistoriaMuseora joango da, eta bertanurriaren 1etik 22ra izango da ikusgai.Handik Galdakaoko Torrezabal KulturEtxera zuzenduko da, non urriaren31tik azaroaren 30era bitarteraizango den. Azkenik, Sestaoko MusikaEskolan ikusi ahal izango da,abenduaren 3tik 31ra arte.