Antzerkiaz gozatu eta ikasteko astea
Euskarazko antzerkian ezinbesteko zita bilakatu da ADEL, Artedramak Aulestin duelahamahiru urtetik antolatzen duen topaketa. Aurten, apirilaren 2tik 7ra izango da zita
ESTE behin, antzerkilarieta antzerkizaleen topagunebilakatu da AulestiPazko Astean. ArtedramaTopaketen hamahirugarren edizioaegingo dute astelehenetik larunbatera.Ohiturari eutsiz, formazioa etaantzerki-programazioa uztartukoditu ekimenak.
Prestakuntza saioetan izena emanduten ikasleek teatro-formaziointentsua jasoko dute astebetez,hainbat irakasle espezializatureneskutik. Hala nola, Ander Lipus,Aiora Sedano, Oier Guillan, JavierBarandiaran, Pako Revueltas etaIraitz Lizarraga eta Mizel Thèretarituko dira zeregin horretan.Aipatzekoa da matrikulazioakaurreikuspen onenak gainditudituela, eskaintzen ziren plaza guztiakbete baitira.
Formazioan soilik ez, Aulestin eguneroantzezlan bat ikusteko aukeraizango da. Artedramak eta LePetit Théâtre du Pain taldeek duelagutxi estreinatu duten Zazpi senidekolanak irekiko du emanaldiensaila eta egunez egun antzezlanbatez gozatzeko aukera egongo da.Hauexek dira programazioa osatzendute obrak:
‘ZAZPI SENIDEKO’
Axut! - Artedrama - Le Petit Théâtredu PainAstelehena, apirilak 2, 21:00etan,udal aretoan. Sarrera: doan.Anaitasunarena, txikitatik eraikitakolabirintoa da, ihesbiderikgabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoakala biziak eskainitakoak, senideaknorbanakoa osatzen du. Bainanola aritu anaia, ahizpa, neba edoarreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak,auto istripuak edo gaixotasunakbete ezinezko hutsunea sentiaraztenduenean, nola dirau gureadugun gu horrek bizirik? Bi aktore.Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkiraekarriak.
‘LEKEITIOAK’
Mizel TheretAsteartea, apirilak 3, 21:00etan, udalaretoan. Sarrera: doan.Mikel Laboak bere musikarekin eginzuen bezala, bakarkako dantzahonetarako, Laboaren musikareninterpretazio aske bat proposatzendu lan honek, artifiziorik gabekoa,garrasiari lotua, soiltasunez egina.Bidaia bat, kantu eta dantzaren,mina eta esperantzaren, zoramenaeta trinkotasunaren, garrasi etaaskatasunaren bideetan. Bidaia batbizitzatik heriotzara, edo beharbada,heriotzatik bizitzara. Oholtzahuts batean, oihu dantzatua, intimoarenmarketan.
‘ADARRETATIK ZINTZILIK’
GiltxikarroAsteazkena, apirilak 4, 21:00etan,udal aretoan. Sarrera: doan.40 urteren ostean, atzera begirakoaegingo dute haur izandako lagunek.Oraindik ere, umetan bezala, astronautaizan eta galaxian galdu nahidute. Baina, gure kantutegiko euskaltxoriek bezala, espazio-ontziek ezdute hegan egitean. Euskal Herrikolau hamarkadetan bizitako dena zerote da? Norberaren xalotasuna egiarikhandiena izango al da? Ala, bestela,ziria sartu al digute?
‘OINGOAN BAI!’
NisunaOsteguna, apirilak 5, 21:00etan, udalaretoan. Sarrera: doan.Dantzari edo nazioarteko kantariizan nahi zuen, kantariek eta abeslariekbidaiatu egin ohi dutelako,autoek Alemaniako errepideetanegiten duten bezala, noizean behinkanpotik bueltatzen zen bizilagunabezala, noizean behin kanpotikbueltatzen zen bizilaguna bezala?Gertru denbora larregi egon da zaineta azkenik bai, bere burutik haratagodoan bidaia egingo du oraingoan.
’KALE GORRIAN’
Barsanti TeatroaOsteguna, apirilak 5, 21:30ean, udalatarian. Sarrera: doan.Aitona-amona bikote bat etxe gabegeratzear dago. 40 urtez bizi izandira etxe horretan, auzo horretan,eta gaur, ezkondu ondoren erosizuten pisua betirako uzteko uneairitsi da. Polizia beren balkoiarenazpian dago, gunea inguratuta dute,eta epailearen agindua betetzekoprest daude. Auzokideak etxeareninguruan batu dira egoera horrenlekuko izan eta, beharbada, kexatzeko.Justizia egingo al da?
‘BESAULKIAK’
Abarka antzerki taldeaOstirala, apirilak 6, 22:00etan, frontoian.Sarrera: 5 euro.2036. urtea da. Estatuak erabakiahartu du jesarleku mota oro desagerrarazieta herritar guzti guztiekbesaulki berdina, estandar bat, erostea.Herriz herri eta auzoz auzo egingodute kontzientziazio kanpaina.Gure herrian, Artekalen hasiko dira.Ander Lipusek zuzendu eta GotzonBarandiaranek idatzitako obra honeketorkizuneko mundu batera eramangogaitu, erosokerian murgilduta biziden gizarteari kritika eginez.
‘MISS KARAOKE’
Metrokoadroka - Pez LimboLarunbata, apirilak 7, 22:00etan,frontoian. Sarrera: 5 euro.Miss Karaokek abesti bat kantatzekoenkargua jaso du eta urduritzen hasida. Zer kantatuko du Ebento Handian,Antolatzaile Handiaren enkarguz,Jende Guztiaren aurrean? Aregehiago, zein hizkuntza aukeratukodu? Gutxiengo gutxitu, gehiengogutxitu, gutxiengo gehiengotu edogehiengo gehingotuagotuentzat kantatukodu? Zerk definitzen gaitu?
Identitatea aukeratu egiten da edoidentitateak aukeratzen zaitu zu?Era horretako galderei erantzunabilatuko die Miss Karaokek, berebarne ahotsekin talkan.
Más en Cultura
-
Juan Mari Aizpurua: “Eliza musikak guztia eman dit, eta organoa jotzeak asebetetze sentsazioa eman dit beti”
-
Agotadas las entradas para el concierto de despedida de Pantxoa eta Peio
-
Revelan la causa oficial de la muerte de Rob Reiner y su mujer
-
Ane Gabarain como Millán Astray, teatro sobre el 18/98 y otras audacias de dFeria