donostia - Udazkenaren hasierarekin batera, Elkar argitaletxeak udako umore ona aldatu eta bi nobela beltz aurkeztu berri ditu, Gezurren basoa eta Freeport. Bata, Alberto Ladrón Aranarena eta bestea, Ander Odriozolarena; lehena Nafarroan kokatua eta bigarrena, Ondarruan.

Ladron Aranaren liburua haur baten desagerpenarekin hasten da, gurasoak kanpoan zeudenean gertatutakoa, eta beste desagertze ilunago baten arrastoak aurkituko ditu Leire Asiain inspektoreak. Odriozolaren istorioan, Joanes izeneko detektibe koxkorrak bere bezero bat hilik topatuko du eta kasu hori iker-tzeari ekingo dio. - N.G.