Síguenos en redes sociales:

Jurgi Equiza musikari baionarrak bakarkako lehen lana kaleratu berri du

Bere alderdi intimo eta pertsonalena agerian uzten duten hamar abestiz osatua

Jurgi Equiza musikari baionarrak bakarkako lehen lana kaleratu berri du

MILIOIKA urtetako historia haitzetanidatzirik utzi du naturakZumaia eta Deba arteko labarretakoflysh-ean; haitzezko geruzak,bata bestearen ondoan, garai desberdinenlekuko isil eta biluz. Bitartean, bizi etasentituak koadernotan idatzirik uzteko ohiturakJurgi Equiza musikariaren flysh partikularraeratu du, geruzaz geruza, orriz orri,garai desberdinen lekuko bihurturik hauekere. Paralelismo hori islatzen du lapurtarrakkaleratu duen bakarkako lehen laneko diseinuakberak ere; harkaitzak eta koadernoak.Zuriak eta beltzak, isilak eta hotzak, denakhistoriaz beteak.

Willis Drummond taldeko gitarra eta ahotsadenak, taldeak egindako etenaldia probestudu bakarkako ibilbidean lehen mugarria jartzeko.Musika ideia zahar batzuk berreskuratzeariekin zion gitarra hartuta eta, aldiberean, beti alboan daramatzan koadernoeierrepasoa egiten hasi zen. “Azken urteaknahiko intentsuak eta aldika ilunak ere izandira emozionalki, eta koadernoetan islatutagelditu da hori. Musika ideiak ere nahiko ilunakziren eta ohartu nintzen oso ondo ematenzutela nituen ideia musikal horiekin;beraz, puzzle moduko bat egiten hasi nintzen,melodiak eta hitzak elkarrekin lotzen”,azaltzen du. Kantuak maketatzen hasita, lasterohartu zen bazuela nahikoa material, “40minutu nituen maketatuta, hori binilo bateniraupena da”. Hala jaio zen BH-036-LP izenekoartisau lan berezia.

Diskoaren muinean bada modus operandizehatz eta intentzional bat, guztiari zentzuaematen diona ziurrenik: gauzak lehenengotikatera bezala egitea. “Musikan bada alderditeknikoa, ikasten dena edo ez, baina kontzientekiegiten den zerbait da; eta bada bestezati handi bat inkontzienteki egiten duzuna.Diskoa hastapenetik burura neuk eginez,ideia izan da burmuin bakar batek inkontzientekiematen duen hori islatzea, iragazkirikgabe zer ateratzen zaizun ikustea”. Talderakosortzea edo bakarkako lan baterakosortzea oso desberdina baita, bere ustez.“Talderako zuk zerbait sortzen duzuneantaldekideengan ere pentsatzen sortzen duzu,eta gustatuko ote zaien edo ez pentsatzehutsarekin jada jartzen dituzu iragazkiak,auto-zentsuratzen zara, nolabait, zenbaitetan.Beraz, oraingoan hori saihestu nahinuen, oraingoan gauzak barrutik atera bezalauztea nahi nuen. Maketak otsailamartxoanegindakoak dira eta emaitza ez damaketa horietatik asko urruntzen”, kontatzendu Equizak.

Letrekin ere saiatu da hori bera egiten. Koadernotanidatzitakoak kantuetarako egokitzeanzailagoa suertatu zaion arren autozentsuranez erortzea, gogor egin dio kontra gauzakaldatzearen tentazioari. “Une hartan horisentitu banuen, horrela jaso behar nuen, izanmoralki edo politikoki itsusiago edo politago,eta hala gelditu dira”.

INPERFEKZIOEN PERFEKZIOA Maiatzeansartu zen estudiora Equiza, Bonberenea Estudioetara,hain zuzen. Bertan Karlos OsinagaTxap-ekin grabatu ziren instrumentu denak.Equizak berak jo ditu gehienak: gitarra akustikoeta elektrikoak, baxua, pianoa, organoa,melodika, perkusioak eta kantu bateko bateriak,hain zuzen. Beste sei kantutako bateriakCédric Lepinek jo ditu, Niko Perretek tronboia jo du abesti batean eta JeremieGaratek celloa beste batean. Estudioko denborasoinuak lantzeko hartu zuen gehienbat.

“Kantuak berriz sortu nahi nituen estudioan,baina maketako freskotasuna eta atmosferagordina mantenduz; batzuetan zaila gertatuden arren, emaitzarekin gustura nago”. Inperfekziozbetetako diskoa dela aitortzen du, bainajakinik hori dela, hain zuzen, diskoarennortasuna. “Akatsez betetako diskoa da, bainainperfektua naizen heinean, nire inperfekzioakere hor agertzea nahi nuen”, dio.

Ahotsen grabazioak, ordea, sortu dizkioburuhauste gehixeago. Izan ere, Bonbereneangrabatzean, pozik zen hasieran, bertakomikrofonoekin xehetasun guztiak harrapatzenzirelako. Baina egun batzuetan atsedenemanda, konturatu zen ez zela soinu horiahotsentzako nahi zuena. Orduan, Txap-enbaimenarekin, estudioko mikrofono zaharbat eta grabatzeko behar zituen tresnak hartueta Luzaideko etxe zahar batera joan zen,bertan hamar egun bakarrik igarotzera etaahotsak grabatzera. “Batzuetan egunez grabatzennuen, bestetan gauez, nahi nuenemaitza lortu arte ?azaltzen du?. Gainera,letrak sortu zireneko estatu emozionalera joatensaiatzen nintzen grabatzerako, eta zenbaitegoera deserosotara itzuli naizenez,momentuka lan gogorra izan da, baina emaitzarekinoso gustura gelditu naiz azkenean”.Material guztia grabaturik, azken nahasketaketa masterizazioa Alain Brunetekin eginzituen, Pauko Celestine estudioan.