Euskal itzultzaileek eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatu dute
Akademiak garatzen duen Lexikoaren Behatokia egitasmoa Euskal Herria osoko testuekin hornituko da akordio honi esker
donostia - Euskal Itzultzaile, Zuzen-tzaile eta Interpreteen Elkarteak (Eizie) eta Euskaltzaindiak bost urteko iraupena izango duen lankidetza-hitzarmena sinatu zuten atzo Donostian. Hitzarmen “estrategikoa” da, bi erakundeon esanetan, eta Akademiaren eta eragileen arteko interakzioa aldarrikatu dute.
Euskaltzaindiaren izenean Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu zuen hitzarmena, eta elkartearenean, Mikel Garmendia Ugarte presidenteak. “Honek irudikatzen du gaur egun gure hizkuntza nondik nora dabilen eta gu filosofia horretatik goaz, hots, Eizien dauden eragileak, eta horiek bezalakoak, aintzat hartu nahi ditugu”, adierazi zuen Urrutiak.
Garmendiaren ustez, araua eta erabilera beti izan ditu kezka-iturri Eiziek, “horregatik, dinamika bateratu bat izatea oso inportantea da”. Bi erakundeen arteko elkarlana, euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da.
Besteak beste, hitzarmen horren ondorioz, Euskaltzaindiak garatutako Lexikoaren Behatokia hornituko da. Egitasmo hau elikatzeko asmoz, Eiziek bere esku dituen hainbat argitalpenen euskarazko testu masa Akademiaren esku jarriko du: Senez aldizkariko, Literatura Unibertsala, Urrezko Biblioteka eta Itzultzaile aitzindariak bildumetako eta 31 eskutik blogeko edukiak. - Europa Press
Más en Cultura
-
La nao ‘San Juan’ se botará tras el verano y se terminará de construir en el mar
-
Un ballet a ritmo del heavy metal de System of a Down inaugura la Quincena Musical
-
Koldo Almandoz: “Zeru Ahoak’ es más oscura y peligrosa que su antecesora”
-
Juan Carlos Etxeberria dice adiós al Teleberri: “Gracias por todos estos años”