"Erditze kontzienteari" buruzko liburua plazaratu du Estitxu Fernadezek
Donostia. Estitxu Fernandezek hiru bokazioak uztartu ditu atzo aurkeztutako Gure erditzearen jabe (Erein) liburuan: amatasuna, psikologia eta kazetaritza. Lan horren bidez, "erditze kontzientearen garrantzia" azpimarratu nahi izan du, bere ustez, haurdun dagoen emakume batentzat ezinbestekoa delako "informatuta egotea" eta bere "egoeraz jabetzea". Horregatik, zenbait emakume, ginekologo eta emaginaren bizipenak bildu ditu liburuan eta zientziari dagokionez azken urteotan egondako aldaketen berri ere eman du Fernandezek. argazkia: Javi Colmenero
Más en Cultura
-
La nao ‘San Juan’ se botará tras el verano y se terminará de construir en el mar
-
Un ballet a ritmo del heavy metal de System of a Down inaugura la Quincena Musical
-
Koldo Almandoz: “Zeru Ahoak’ es más oscura y peligrosa que su antecesora”
-
Juan Carlos Etxeberria dice adiós al Teleberri: “Gracias por todos estos años”