Rikardo Arregi Kazetaritza Sari Nagusia Berria egunkariko kirol sailak eta Interneteko edizioak eskuratu zuten larunbatean, 2012ko Olinpiar Jokoei egindako jarraipenagatik. Bestetik, Kazetari Berria saria Alex Gurrutxagak jaso zuen eta Epaimahiaren Sari Berezia, Ainara Argoitia Barren aldizkariko kazetariari eman zioten. Ohorezko bi aipamen egon ziren, Euskalerria Irratiarentzat eta Berriarentzat. Gainera, Lander Arbelaitz kazetariak aipamen berezia izan zuen.