Donostia. Hamairu proiektu ezberdinen artean aukeratu dute Goiatz Labandibarren Interrail ipuin liburua Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio idazleek osatutako epaimahaikoak. Horrela 6.000 euroko saria eta lana argitaratzeko konpromezua irabazi ditu Labandibarrek.

Oporretan zegoela jaso zuen berria Xabier Mendiguren, Elkar argitaletxeko editorearen ahotatik, eta pozik jaso ere. Bere lanean, interrail bidaia baten eran egituratutako ipuinak jasoko ditu. Liburuak denera, hamaika istorio bilduko ditu, eta beste hainbeste hiri ezagutaraziko dizkio irakurleari.

Oiartzuarrak, errespetuz bezainbeste ilusioz, onartu du genero batzuk idazten saiatu ere ez dela egin: "Batzuetan ez dut pentsatzen ipuin bat idaztera hasten naizela, baina bukaerako emaitza hori da. Nobela batek, esate baterako, konstantzia gehiago exijitzen du, ideiak luzaroago josi beharra, dena logikoki lotu beharra".