Lapiko Kritikoa izeneko kolektiboak hAUSnART aldizkari berria sortu du, filosofia, teoria kritikoa eta kulturako gaiak lantzeko asmoz. Bere arduradunek atzo Donostian esan zutenez, argitalpenaren helburua "gaur egun pil-pilean dauden gaiei buruzko eztabaida sortzea" da, eta lehen zenbakian, besteak beste, Joseba Sarrionandia idazlea elkarrizketatu dute Gorka Bereziartuak eta Andoni Olariagak.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
