KAFE Torero Kultur Egitasmoaren barruan Antton Aranburuk kontzertua eskainiko du gaur Zarauzko Euskalduna tabernan, 21.30ean, Bidaiari bakartiak taldea lagun duela. Goraka estreinako diskoa aurkeztuko du folkaren eta pop-rockaren arteko lurraldeetan mugi-tzen den kantautore honek.
Antton Aranburu Zarautzen
Centro de Interpretación del Queso (Idiazabal)
EN el centro de interpretación del queso de Idiazabal conocerá los secretos de la denominación de origen. A pocos metros del centro se encuentra la quesería J. Aranburu, un centro de elaboración del queso de pastor. En temporada de ordeño y elaboración se pueden contemplar los procesos de fabricación.
ENEKO Etxebarrieta (argazkilaria eta irakaslea) eta Miyuki Okabek (telekomunikazioetako ingeniaria) Brasilen ezagutu zuten elkar, eta bi urteren buruan Munduahurbilduz proiektua martxan jarri zuten. Ia hiru urte eta erdiz tandemean ibili dira Hegoamerikan barrena mutur batetik besteraino eta guztira 15.000 kilometro baino gehiago egin dituzte Ushuaiatik Caracaseraino. Bidaian ateratako argazki eta bideoen aukeraketa batekin osatutako ikus-entzunezkoa eskainiko dute gaur Donostiako Fnacen, Mondragon Linguak antolatutako ekitaldian. Patagonia haizetsu eta hotzak, Brasilgo hondartza mortuak edo Amazoniako oihan kiskalgarriak ezagutzeko aukera polita.