"Nire ahotsa berezko dohaina asko lantzetik dator"
napoka iria taldeak gaur kontzertua eskainiko du hondarribiko psylocibenea lokalean 22.00etan
Donostia. Napoka Iria taldea osa-tzen duten Miren Narbaiza (ahotsa eta gitarra akustikoa) eta Ander Mujika (gitarra elektrikoa) 2005. urtean hasi ziren Euskal Herriko txoko guztietan jotzen. Rock akustikoa edo folk amerikarra estiloan murgilduta, bikote honek indar handia du eszenan. "Gertuko kontzertuak dira, musika oso biluzia eta intimista da", azaldu du Narbaizak. "Inprobisazioatik ere zerbait badugu", gehitu du Mujikak. Gaur Bidasoa Burning Jaialdian parte hartuko dute 22.00etan Hondarribiko Psylocibenea lokalean, Sorkun eta Joseba Irazokirekin batera.
Beren lehen maketa 2006. urtean grabatu zuten. "Abiapuntua izan zen, orain abestiak pixka bat desberdinak irteten ari dira, aldatzeko behar hori erakusten ari garela uste dut", argitu du kantariak. Bigarren maketa Japoniara joateko editatu zuten. Hamabi egunez izan ziren Tokion Javi Quintana lagunari esker, eta guztira sei kontzertu egin zituzten. "Esperientzia musikalki oso aberasgarria izan zen eta pertsonalki mundiala", azaldu du Mujikak. Bidaian Tayuta taldearekin harreman estua sortu zuten eta gerora, banda japoniarra Donostira etorri zen Napoka Iriarekin batera Bukowskin jotzeko.
Bikote honek musika egitea eta musikarekin esperimentatzea du helburu nagusia. "Garrantzi handiagoa ematen diot melodiari letrari baino, letrak beste erreminta bat dira melodian enkajatzeko", aipatu du Narbaizak.
Napoka Iria taldearen bereizgarrietako bat abeslariak ahotsarekin sortzen dituen gorabeherak dira. "Nire ahotsa berezko dohaina asko lantzetik dator", aipatu du. Orain, bikote gipuzkoarra disko berrian ari da buru-belarri.
Más en Cultura
-
El fotógrafo suizo Rainer Eder gana el primer premio del CVCOPHOTO
-
Néstor Basterretxea, el cemento y la presa de Arriaran se reencuentran en Añorga
-
El batería de Springsteen y la E Street Band, Max Weinberg, se pondrá a las órdenes del público en el Victoria Eugenia
-
"Cuando algo roza el disparate, es que voy por buen camino"